Lea Niako
Lea Niako | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hanburgo, 1908 |
Herrialdea | Alemania Weimarko Errepublika Alemaniar Inperioa Hirugarren Reicha |
Heriotza | Berlin, ezezaguna (115/116 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, ballet-dantzaria eta espioia |
Izengoitia(k) | Lea Niako eta La Bailarina de Berlín |
Lea Niako (Hanburgo, 1908-Berlin?, 1945 inguruan) Lea Maria Kruseren izen artistikoa zen, baita ere Berlingo Dantzaria gisa ezaguna izan zen. Dantzaria, aktorea, artista eta espioia izan zen. Artista gisa nackttanz koreografiako mugimenduaren partaidea izan zen; mugimendu horretan protagonistak askotan publiko aurrean ia biluzik ateratzen ziren. Espezialisten arabera biluztasun hori askapen-keinu gisa ulertu behar zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lea Niakok artista exotiko moduan arrakasta handia izan zuen bai Europan baita ere Amerikan. Jerzy Sosnowski espioi poloniarra ezagutu zuen eta elkarrekin abentura bat izan zuten. 1935eko otsailaren 24an Gestapok atxilotu zituen. Sicherheitsdiensteneko, SSren inteligentzia zerbitzuko Walter Schellenberg-ek ideologikoki berreskuratzeko eta Alemaniarako espioi gisa lan egiteko konpromezua hartu omen zuen. Reinhard Heydrichek proposamena onartu zuen. Ondoren artistaren biografiaz ez da ezer ezagutzen.[1]
Dirudienez 1945ean Berlinen hil zuten.[2]
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fátima Milagrosa (Rino Lupo, 1928)
- La carta (Adelqui Migliar, 1931)
- Forja de héroes (Karl Ritter, 1939)
- Legion Condor (Karl Ritter, 1939), gerraren ondorioz bukatu gabe gelditu zen.
- Zwischen Hamburg und Haiti (Erich Waschneck, 1940)
- Carl Peters (Herbert Selpin, 1941)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.laverdad.es/murcia/cartagena/bailarina-berlin-20171118013603-ntvo.html
- ↑ André Brissaud, Histoire des services secrets nazi.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Lea Niako Internet Movie Database webgunean.
- (Ingelesez):Lea Niakoren argazkiak.