Olatz Beobide
Olatz Beobide | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1964ko irailaren 12a (60 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Iñaki Beobide |
Ezkontidea(k) | Pascal Gaigne |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta telebista zuzendaria |
Olatz Beobide Egaña (Donostia, 1964ko irailaren 12a) gipuzkoar aktore eta zuzendaria da. 2013an Goenkale telesaila zuzendu zuen.[1]
Biografia
Iñaki Beobide euskaltzalearen alaba da. Antzerti Euskal Herriko Arte Dramatikoaren Eskolan tituluduna, Londresera joan zen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka batekin, eta bertan ahotsa eta interpretazioa ikasi zuen. Antzerkian Gure Herria, Troianak, Equus, Jacques eta bere nagusia, Olema, In fraganti, Jaiotako errudunak eta A cuestas con Murphy lanetan parte hartu du. Zaragozan, Madrilen eta Frantzian ere egin du lan, euskarazko ikuskizunekin, hala nola Aura Xutik, asmatutako hizkuntzetan Upal mandi lanean edo frantsesez Sergi Belbelen Careesses lanean. [1]
Telebistan, bi urtez izan zen Banan-Banan haurrentzako saioko protagonista. Bi eta Bat, Penélope enea, Primeran, Babel, Duplex, A ze parea, Flamingo berria, Jaun ta jabe eta Benta berri bezalako euskal telesailetan ere parte hartu du. Azken horretan, aktoreen zuzendari gisa.[1] Ekitazioan, dantzan eta kantuan ere moldatzen da.[2]
2021ean Barre librea saioko bakarrizketetan partaide izan zen.[3]
Lanak
Besteak beste, lan hauetan parte hartu du:[2]
Antzerkia
Urtea | Ikuskizuna | Konpainia | Zuzendaritza |
---|---|---|---|
2007 | LA MEMORIA DE LA ABUELA | THEATRE DE CHIMERES | JEAN MARIE BROUCARET |
2006 | ONGI IBILI | POK PRODUKZIOAK | AIZPEA GOENAGA |
2006 | ONGI IBILI | POK PROD. | AIZPEA GOENAGA |
2006 | CIRCULO DE TIZA CAUCASIANO | POK THEATRE DES CHIMERES | JEAN MARIE BROUCARET |
2005 | A CUESTAS CON MURPHY | VAIVEN | SANTIAGO SANCHEZ |
2004 | MUSSIKIREN BIDAI HARRIGARRIAK | POK PROD. | EDI NAUDO |
2003 | NACIDOS CULPABLES | TANTTAKA | CARLES ALFARO |
2001 | MANOLITOS GAFOTAS | ADOS TEATRO | GARBI LOSADA |
2000 | UPAL MANDI | THEATRE DE CHIMERES | JEAN MARIE BROUCARET |
1989 | JACQUES Y SU AMO | BEDEREN BAT | J.MESALLES |
1988 | EL CASTILLO DE LINDABRIDIS | CÍA. JOVEN ESCENA | J.PASTOR |
1985 | EQUUS | ZINTZILIK | J.CUETO |
209 | LA PECERA | POK PROD. | EDI NAUDO |
Telebista
Urtea | Ekoizpena | Katea / Plataforma | Kategoria | Zuzendaritza |
---|---|---|---|---|
2007-14 | GOENKALE | ETB | DIRECCION | OLATZ BEOBIDE |
2005-06 | BALBEMENDI | ETB1 | DIRECCION DE ACTORES | JABI ELORTEGI |
2005 | GOENKALE | ETB | SECUNDARIO | JABI ELORRIETA |
2002 | MARTIN | ETB1 | SECUNDARIA | ENEKO OLASAGASTI |
1998 | TELLETXEA | ETB1 | DIRECCION DE ACTORES | ITXASO ATUTXA |
1996 | DUPLEX | ETB1 | EPISODICA | A.GOENAGA/E.IRURETA |
1995 | JAUN TA JABE | ETB 1 | SECUNDARIO | CARLOS ZABALA |
1994 | FLAMINGO BERRIA | ETB1 | SECUNDARIA | RAMON BAREA |
1993 | HERTZAINAK | ETB 1 | AYUDANTE DE DIRECCION | ENEKO OLASAGASTI |
1992 | BABEL | ETB 1 | COLABORADORA | HASIER ETXEBERRIA |
1989 | DEL MIÑO AL BIDASOA | TVE 1 | REPARTO | J.A.LABORDETA |
Zinema
Urtea | Ekoizpena | Zuzendaria | Kategoria | Ekoizlea |
---|---|---|---|---|
2014 | LE SANCTUAIRE | OLIVER MASSET-DEPASSE | COACH | HAUT ET COURT |
2012 | RUTINA | CRISTINA GOMEZ PEÑA | PROTAGONISTA | |
2011 | MARITXU (film laburra) | KEPA ERRASTI | PROTAGONISTA | |
2010 | ARKAIDA | YOLANDA TORRES | SECUNDARIA | |
2006 | MYSTICAL | ANGEL ALONSO | SECUNDARIO | DIBULITOON |
2005 | HOTEL TIVOLI | ANTTON REIXA | SECUNDARIO | FILMANOVA |
2004 | INVOLUCION | ANGEL ALONSO | PROTAGONISTA | DIBULITOON |
2003 | LEPOKOA (film laburra) | SAFI NEBEO | SECUNDARIO | TARA FILMS/IRUSOIN |
2003 | OSTERTZ (film laburra) | IÑAKI BERAETXE | PROTAGONISTA | POK PROD. |
Sariak eta aintzatespenak
- Gipuzkoako Foru Aldundiak beka bat eman zion. Bekari esker Londresera joan eta ahotsa eta interpretazioa ikasi zuen.
Erreferentziak
- ↑ a b c «Beobide Egaña, Olatz - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
- ↑ a b Iametza. «OLATZ BEOBIDE» euskalaktoreak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
- ↑ «Olatz Beobide Iñaki Beobide - Bilatu» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
Bibliografía
- LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Lo vasco en el cine (Las personas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia-Filmoteca Vasca, 1999.