Goenkale
Goenkale | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
Jatorria | ||||
Sortzailea | Anjel Lertxundi | |||
Jatorrizko izenburua | Goenkale | |||
Jatorrizko hizkuntza | euskara | |||
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria | |||
Sasoi kopurua | 22 | |||
Atalak | 3.708 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | soap opera | |||
Iraupena | 30 minutu | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Pobol y Cwm | |||
Grabazio lekua(k) | EITB Donostia, Orio eta Tolosa | |||
| ||||
Antzezlea(k) | ||||
| ||||
Ekoizpena | ||||
Konpainia ekoizlea | Pausoka Entertainment | |||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea |
![]() | |||
Hasiera-data | 1994ko urriaren 3a | |||
Amaiera-data | 2015eko abenduaren 28a | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Arralde | |||
Kanpo estekak | ||||
kronologia | ||||
|
Goenkale ETB 1eko euskarazko telesail bat da, Pausoka Entertainment ekoiztetxeak eta Euskal Telebistak ekoitzia. Arralde izeneko fikziozko herri batean gertatzen diren gorabeherak kontatzen dira bertan. Arraldeko kale nagusiak ematen dio telesailari izena: Goenkale.
Hasierako helburua hiru hileko iraupeneko telesaila egitea zen, baina, saioak izan zuen harrera ona eta audientzia-datu apartak ikusita, aurrera jarraitu zuen. Azkenean, guztira 22 denboraldi eta 3.708 atal emititu ziren 1994ko urriaren 3tik 2015eko abenduaren 28ra bitartean. Euskal Herriko historian inoiz izan den telesailik luzeena izan da, eta, Europan, bigarrena.[1] Garai horretako ETB 1eko saiorik arrakastatsuena izan zen eta gizarte sareetan ere jarraipen zabala izan zuen. ETBren inoizko saiorik garrantzitsuenetakoa da.
1994tik 2004ra astelehenetik ostiraleta emititzen zen (astean 5 atal). 2004ko irailetik aurrera berriz, astelehenetik ostegunera (astean 4 atal). 2006ko urtarrilaren 9an astelehenetan eta asteartetan ematen hasi ziren, egun bakoitzean bi atal (astean 4 beraz). Eta 2014-2015 denboraldian ordutegiak aldatzen hasi ziren: batzuetan astelehen eta astearte eta beste batzuetan astelehenetan bakarrik (astean beraz 2 edo 4 atal). Azkenik 2015ko urtarriletik aurrera, astelehenetan bakarrik ematen hasi ziren (astean 2 atal).
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Goenkaleren 22 denboraldietan aro ezberdinak izan dira pertsonaia eta trama berrien joan etorriekin:
1. aroa: Lasatarrak eta Joxe Mari (1994-2002)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Telesaila Lasa anaien gorabehekin hasi zen. Joxe Mari eta Martin izan ziren lehenengo denboraldiko protagonistak. Lehenengoa Boga-Boga ostatuaren jabea zen, eta, bigarrena, herriko bideoklubarena. Bi anaiez gain, Lasatarren familia gailendu zen: Maria Luisa (Joxe Mariren emaztea), Gaizka eta Xabier (Joxe Mariren eta Maria Luisaren semeak), Gregorio (Maria Luisaren aita), Petra (Maria Luisaren ahizpa), Amaia eta Felix (Petraren alaba eta Maria Luisaren iloba eta bere mutil-laguna), Begoña (Martinen emazte ohia), Pilar (Martinen bikotekidea), Karlos eta Ane (Martinen eta Begoñaren seme-alabak).
Bi anaien arteko liskarrek familia osoa banatzen zuten. Ezinikusia areagotzen joan zen eta Kattalinen (Martinen eta Joxe Mariren amaren) heriotzaren ondoren, testamentuaren irakurketarekin, bi anaiak urruntzen joan ziren. Martin, ordea, lehenengo denboraldiaren erdialdean hil zen, 1994ko abenduan. Beraz, hortik aurrera Joxe Marik eta familia osoak hartu zuen pisua traman.
5. denboraldian Mattin Lasa jaio zen, Ane eta Gaizkaren semea eta Joxe Mariren eta Maria Luisaren biloba. Hala ere, Lasatarren familia pixkanaka desagertzen joan zen: Karlos, Petra, Amaia, Felix eta Pilar Arraldetik joan egin ziren eta Begoña eta Gregorio, berriz, hil egin ziren. 8. denboraldian joan ziren azkeneko lasatarrak. Joxe Mari koman geratu zen, Gaizka psikiatrikoan sartu zuten eta Anek ere Arraldetik alde egin zuen. Lehenengo aroaren amaiera izan zen hura.
2. aroa: Maria Luisa Galardi (2002-2008)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lasatarren artetik Maria Luisa eta bere seme Xabier bakarrik geratu ziren. Beraz, aro berri honetako protagonista Maria Luisa izan zen eta trama berriak hasi ziren, bere lagunekin, ingurukoekin eta iritsi ziren pertsonaia berriekin. 9. denboraldian Hortentsi (Maria Luisaren laguna) Arraldera itzuli zen. Maria Luisak sekulako liskarrak izan zituen Estefaniarekin (Xabierren neska-lagun berria) eta Leonorrekin (Joxe Mariren ligea izan zena). Eta, gainera, Maria Luisa ere psikiatrikora sartu eta bertako tramak agertu ziren.
10. denboraldian, berriz, Xabier Lasa hil zen auto istripu batean, Maria Luisa psikiatrikotik atera zen era Leonorrekin adiskidetu eta gerora oso lagunak egin ziren. 11. denboraldian Joxe Mari hil zen eta Arraldera Jesus iritsi zen (Ane Lasaren senarra izan zen Koldoren aita), Maria Luisarekin maitemindu eta ezkondu egin ziren. 12. denboraldian, ordea, Jesus hil egin zen. Denboraldi berean, Maria Luisak ezagutzen ez zuen alaba bat zuela jakin zuen eta Julia iritsi zen Arraldera (Maria Luisari lapurtu zioten haurra). Aro honen amaiera 14. denboraldian iritsi zen. Gaizka psikiatrikotik atera eta Arraldera itzuli zen, baina Juliak hil egin zuen. Hortik astebetera Maria Luisa hil zen semearen heriotzaren ondorioz, tronbosi batekin.
3. aroa: Madariagatarrak (2008-2014)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
15. denboraldian sekulako aldaketa jasan zuen telesailak. Lasatarren eta Maria Luisaren garaia bukatu eta familia protagonista berri bat iritsi zen Arraldera: Madariaga familia. Abel Madariaga (familia burua), German eta Kandido (Abelen semeak), Alizia (Kandidoren emaztea eta Germanen maitalea), Joana eta Ikerne (Kandido eta Aliziaren alabak), Naia (Germanen eta Aliziaren alaba) eta Lukas eta Unai (Germanen semeak).
Hasieran, German, Kandido eta Aliziaren maitasun istorioa izan zen istorioaren ardatz. Gerora, ordea, Germanek eta Aliziak erlazioa utzi zuten eta Alizia Kandidorekin hasi zen. German, berriz, Mimirekin ezkondu zen. Beranduago, Olga iritsi zen (Germanen emaztea eta Lukas eta Unaien ama, hilda zegoela uste zutena). Germanek Ines ezagutu zuen aurrerago, eta haur bat izan zuen berarekin.
Lukas eta Ikerne ere maitemindu egin ziren. Baina lehengusuak zirenez, familiak ez zuen beraien maitasuna onartzen. Madariagatarrak ere pixkanaka desagertzen joan ziren. 16. denboraldian Unai hil egin zuten. 17. denboraldian Ikerne Australiara joan zen lanera eta bertan mutil-laguna ezagutu eta ama izan zen. 18.ean Olga hil zen istripu batean. 19. denboraldian Ikerne Italiara joan zen ikastera eta Lukasek Arraldetik alde egin zuen (gero, 21.ean itzuli zen). 20. denboraldian, berriz, Naia, German eta Ines Angolara joan ziren bizitzera eta Abel hil egin zuten. Alizia eta Kandido bakarrik geratu ziren.
4. aroa: Etxegaraitarrak (2014-2015)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
21. denboraldian hasi zen Goenkaleko azkeneko aroa. Etxegaraitarrak agertu ziren. Bizitza osoa Arralden daraman familia zen, herriko farmaziaren jabeak. Baina ikusleak 21. denboraldian ezagutu zituen lehenengo aldiz: Amalia Lizardi (familia burua), Arantza eta Paskal Etxegarai (Amaliaren alaba eta semea), Jagoba (Arantzaren senarra), Tania, Hodei eta Alazne (Arantzaren eta Jagobaren seme-alabak), Lander (Paskalen semea), Joelle (Arantzaren eta Paskalen izeba), Olaia (Jagobaren arreba) eta Izaskun (Jagobaren maitalea).
Hodeiri leuzemia atzeman zioten. Amalia koman geratu zen, eta, farmazia aurrera ateratzeko dirua behar zutenez, Arantzak eta Jagobak hil egin zuten herentzia jasotzeko. Bestetik, Paskalek eta Arantzak jakin zuten beraien benetako ama Joelle zela, ordurarte izebatzat zutena. Gainera Etxegaraitarren lorategian, beraien farmaziako langile baten gorpua ere aurkitu zuten.
Aro berri honek ez zuen askorik iraun. Aro berri honek ez zuen harrera ona izan ikusleen artean, eta audientziak asko jaitsi ziren denbora gutxian. Etapa honekin amaitu zen Goenkale, 22 denboraldi eta gero.
Atalak eta audientziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehenengo denboraldiak sekulako audientziak izan zituen, eta, arrakasta hori ikusita, ikerketa soziologiko bat egin zuten Euskadin. 700 pertsoneko lagina hartuta, ondorioztatu zuten euskal hiztunen %70ak ikusten zuela Goenkale lehenengo denboraldian. Ikusleen artean gehiengoa emakumeak ziren, eta pertsonaia ezagunenak Joxe Mari, Maria Luisa eta Txapas izendatu zituzten.
Hurrengo denboraldietan ere audientziari eutsi zioten. Hala ere, pixkanaka jaisten joan zen, baina betiere ETB 1eko audientziaren bataz bestekoaren gainetik ibili zen. 2009-2010 denboraldian 84.000 ikusleko audientzia metatua izan zuen bataz beste (uneren batean ikusi zutenak telesaila); 2010-2011 denboraldian 68.000 ikuslekoa; 2011-2012an berriz 71.000 ikuslekoa eta 2013-2014 ikasturtean 54.000 ikuslekoa.
19. denboraldian esaterako, atal batzuetan (esaterako urtarrilaren 8an eta urtarrilaren 22an) programa liderra izan zen 13-24 urte bitarteko gazteen artean. 2013ko urtarrilean %12ko kuota lortu zuen adin tarte horretako ikusleekin.[2]
Azken bi denboraldietan datu kaskarragoak eman eta Euskal Telebistak telesaila bukatzea erabaki zuen arte.
22 denboraldi emititu ziren 1994tik 2015era bitartean ETB1en. Guztira 3.708 atal eta 1.854 emisio ordu.
Atal guztien datuak ikusteko, hemen zerrenda:
Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denboraldia | Atalak | Atal tartea | Emisio hasiera | Emisio amaiera | Bataz besteko audientzia | |||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota | Eusk. | ||||||
1. denboraldia | 189 | 1 - 189 | 1994ko urriaren 3a | 1995ko ekainaren 30a | 105.000 ikusle | %12,9[3] | ||
2. denboraldia | 200 | 190 - 389 | 1995eko irailaren 18a | 1996 | 106.000 ikusle | ≈ %12,7 | ||
3. denboraldia | 200 | 390 - 589 | 1996 | 1997 | 98.000 ikusle | ≈ %11,9 | ||
4. denboraldia | 190 | 590 - 779 | 1997 | 1998ko uztailaren 16a | 107.000 ikusle | ≈ %11,4 | ||
5. denboraldia | 206 | 780 - 985 | 1998ko iraila | 1999ko uztaila | ≈ %10,2 | |||
6. denboraldia | 209 | 986 - 1.194 | 1999ko iraila | 2000ko uztaila | %9,6 | |||
7. denboraldia | 198 | 1.195 - 1.392 | 2000 | 2001 | %11,3 | |||
8. denboraldia | 200 | 1.393 - 1.592 | 2001eko irailaren 11a | 2002ko uztailaren 26a | %7,5 | |||
9. denboraldia | 200 | 1.593 - 1.792 | 2002ko irailaren 9a | 2003ko uztailaren 25a | %9,8 | |||
10. denboraldia | 200 | 1.793 - 1.992 | 2003ko irailaren 10a | 2004ko uztailaren 23a | ≈ %6,9 | |||
11. denboraldia | 160 | 1.993 - 2.152 | 2004ko irailaren 27an | 2005eko uztaila | ≈ %6,0 | |||
12. denboraldia | 160 | 2.153 - 2.312 | 2005eko iraila | 2006ko uztaila | 55.000 ikusle | ≈ %6,0 | ||
13. denboraldia | 172 | 2.313 - 2.484 | 2006ko irailaren 25a | 2007ko uztailaren 17a | ≈ %5,6 | |||
14. denboraldia | 172 | 2.485 - 2.656 | 2007ko irailaren 24a | 2008ko uztailaren 22a | 50.000 ikusle | %5,4 | ||
15. denboraldia | 174 | 2.657 - 2.830 | 2008ko irailaren 22a | 2009ko uztailaren 21a | %5,6 | %14,2 | ||
16. denboraldia | 180 | 2.831 - 3.010 | 2009ko irailaren 14a | 2010eko uztailaren 20a | %5,3[4] | %13,6 | ||
17. denboraldia | 156 | 3.011 - 3.166 | 2010eko irailaren 27a | 2011ko uztailaren 5a | %4,4[5] | %12,2 | ||
18. denboraldia | 156 | 3.167 - 3.322 | 2011ko irailaren 26a | 2012ko ekainaren 19a | ≈ %4,3 | |||
19. denboraldia | 142 | 3.323 - 3.464 | 2012ko irailaren 17a | 2013ko ekainaren 17a | ≈ %3,8 | |||
20. denboraldia | 118 | 3.465 - 3.582 | 2013ko irailaren 17a | 2014ko ekainaren 9a | 28.000 ikusle | %2,9 | %6,8 | |
21. denboraldia | 102 | 3.583 - 3.684 | 2014ko irailaren 29a | 2015eko ekainaren 29a | 18.000 ikusle | %1,9 | ||
22. denboraldia | 24 | 3.685 - 3.708 | 2015eko urriaren 5a | 2015eko abenduaren 28a | 12.000 ikusle | %1,3 | ||
Guztira | 3.708 | 1 - 3.708 | 1994ko urriaren 3a | 2015eko abenduaren 28a | ----- | ≈ %7,8 | ----- |
Audientziaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aktoreak eta pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]22 denboralditan 400 aktoretik gora pasa Goenkaletik. Denboraldiz denboraldi aritu direnak ikusteko, hemen zerrenda: Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Goenkaleko aktoreak»
Urte gehien eman dituzten pertsonaiak. 22 denboraldietan urte gehien eutsi dioten pertsonaiak hurrengo hauek dira:
Bi protagonista egin dituzten aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telesailean parte hartu zuten aktore batzuk bi protagonista egin zituzten. Lehendabizi bat eta urte batzuk pasata, beste bat guztiz ezberdina:
Telesailetik pasatako aktore ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goenkaleren 22 denboraldietan, Euskal Herrian nahiz Euskal Herritik kanpo ezagunak diren aktore asko pasatu dira telesailetik. Hauetako asko, gainera, bertan hasi ziren aktore lanetan. Besteak beste:
2009ko 'Goenkale'ko aktoreak. Arralde[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sakontzeko, irakurri: «Arralde (Goenkale)»
Arralden gertatzen ziren Goenkale telesaileko gorabeherak, Euskal Herriko kostaldeko fikziozko herri arrantzale txikian. Barrualdeko sekuentziak Miramongo estudioetan grabatzen ziren eta kanpoaldekoak, hainbat herritan, gehienbat Orion eta Tolosan. Arralde ondoko fikziozko herria Amaru da, askotan protagonistek izendatzen zutena. Arraldeko kale nagusia da Goenkale, eta bertan topa ditzakegu hainbat agerleku. 22 denboraldietan anitz dekoratu agertu dira: Udaletxea, Sobia taberna, Muñagorri hotela, Madariaga ontziola, eta hainbat pertsonaiaren bizileku eta lantokiak. Guztietan aipagarriena Boga taberna da, ezbairik gabe, lehen denboralditik azkeneraino. Arraldeko tokirik mitikoena izan bada ere, 19. denboraldian ikusi zen lehenengoz bertako sukaldea. Hona erabili diren dekoratuetako batzuk:
Hasierako kantak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Goenkaletik sortutako formatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goenkalek izandako arrakasta ikusita Euskal Telebista telesailarekin lotutako formato gehiago sortu zituen 22 denboraldietan zehar:
Spin off-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goenkaleko pertsonaia batzuekin spin-offa egin zen, alegia beste telesail berri bat.
Programak[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telesailak izan zuen arrakasta aprobetxatuta, Goenkalen oinarritutako programa batzuk ere egin ziren:
Cameo-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goenkalen, cameo modura, hainbat eta hainbat pertsona ezagun agertu dira. Hona horietako batzuk: Oihartzun gehien izan zuen cameoa 2004. urtean izan zen. Hain zuzen ere, Athleticeko eta Real Sociedadeko lehendakari izandako Fernando Lamikiz eta Jose Luis Astiazaran agertu ziren Goenkalen. Agerpen haren berri Espainako prentsan zabaldu zen. Telesailetik pasatako idazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goenkaleko gidoietan idazle asko pasatu dira. Esate baterako: Juan Garzia, Inazio Mujika Iraola, Josean Muñoz... Elkarrizketak idazten: Andoni Egaña, Arantxa Iturbe, Harkaitz Cano, Eskarne Mujika...[7] Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Datu teknikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lokalizazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Grabaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Emisio egunak eta atalen iraupena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekontua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Telesailaren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]ETBko zuzendaritza eta ETB1eko telesaila ekoizten zuen Pausoka ekoiztetxeak adostu zutenez, telesaila 2015eko abendura arte ikusgai izan zen ETB1en. "Oraindik goiz da 2016ko programazioaren ardatzak zehazteko, baina egia da bultzada eman nahi diegula fikziozko telesailei datorren udazkenean, proiektu berriak estreinatuz eta aztertuz", adierazi zuen Euskal Telebistako zuzendaritzak. "Lehen mailako ikus-entzunezko fenomenoa da Goenkale. Estatuko telesailik zaharrena da, eta urte guztian zehar ikusgai izango dugu Euskal Telebistako lehen katean", azpimarratu zuten hitzaldian. Goenkaleren azken grabaketak Donostian, EiTBko Miramongo estudioetan egin ziren otsailaren 2an, baina telesaila 2015eko abenduaren 28ra arte izan zen ikusgai.[17] Oraindik ere ETB1en saio ikusienetakoa da; horregatik, telesailaren ekoizleak lanean aritu ziren Goenkale berreskuratu nahian. Azkenean, EiTBko zuzendari nagusi Maite Iturbek aurreratu zuenez, 2016an Goenkale ordezkatu zuen telesaila egin zuten eta bertako hainbat aktorek hartu zuten parte bertan: Aitaren etxea.[18] Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea] |