Edukira joan

Kulturartekotasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lainobeltz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:04, 24 urria 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Azpeitiko grafitiaː Gozamen anitzak dantzan. Gora kulturartekotasuna, giza-aniztasuna eta bizikidetza.

Kulturartekotasuna identitate kultural desberdinak dituzten pertsona edo taldeen arteko elkarrekintza zein komunikazio prozesuari deitzen zaio, zeinetan pertsona edo talde konkretu horien ideia eta ekintzak ezin diren gainontzekoen gainetik egon. Desberdintasun horiek ez egoteak pertsonen arteko elkarrizketa eta adostasuna dakar, horrekin batera integrazioa eta kultura ezberdinen arteko bizikidetza aberasgarria sortuz.

Kulturartekotasuneko harremanak dibertsitatearen errespetuan eta elkarrekiko aberastasunean oinarritzen dira. Hala ere, horrek ez du esan nahi ez direla arazoak emango; baizik eta, horiek eman arren, errespetuaren, komunikaziorako horizontaltasun testuinguruen sorkuntzaren, elkarrizketaren, elkarrekiko entzuketaren, informazioaren sarbide bidezko eta egokiaren, adostasunaren bilaketaren eta sinergiaren bitartez konpondu daitezkela.

Kulturartekotasuna ez da bakarrik geografikoki ematen den elkarrekintza, baizik eta desberdintasunak ematen diren egoera bakoitzean dago. Kontuan izan behar da kontzeptu honi hainbat faktorek eragiten diotela; hala nola, kulturaren interpretazio desberdinak, komunikazio oztopoak, estatuko politiken gabeziak, hierarki sozialak eta desberdintasun ekonomikoak. Gainera, ikusten den perspektibaren arabera, era batera edo bestera uler daiteke. Adibidez, etikatik aztertzen bada kontzeptua ikus daiteke nola balore sozialen sustraitzean dibertsitatearen errespetutik egiten duela, non pertsona edo talde bakoitzak nahi duen bezalakoa izateko eskubidea dauka. Etikak gizarte demokratikoak, integratzaileak eta harmonikoak eraikitzeko baloreak irakasten ditu.

Kulturartekotasunaren kontzeptua beste hainbat kontzeptuei lotuta dago; hala nola, kultura, dibertsitatea, herrialdeen hegemonia kultural, politiko eta ekonomikoa, hizkuntza edo dibertsitate ligüistikoa bezalako komunikazio oztopoak, estatuen politika integratzaileak, hierarkizazio sozialak, sistema ekonomiko baztertzaileak eta diskriminazioaren bitartez oinarritutako hegemonia ideologikoak, etab.

Kulturartekotasunaren kontzeptua modu horizontal eta sinergikoan bi kultura edo gehiagoren arteko elkarrekintza deskribatzen du. Elkarrekintza honetan parte hartzen duten talde sozialak ez daude bata bestearen gainean, honela pertsona guztien integrazioa eta bizikidetza harmonikoa ahalbidetzen du. Harreman interkultural hauetan dibertsitarearen errespetua ematen da, nahiz eta batzuetan gatazkak egon. Hauek errespetuaren, elkarrizketaren eta adostasunaren bitartez konpontzen dira.

Kulturartekotasunaren ideia globalizaziotik jaio zen hain zuzen orain dela gutxi, baina kontzeptu honen inguruan antropologiako, soziologiako, komunikazioko eta marketing-eko aztertzaileak asko lan egin dute. Kontzeptua multikulturalismotik eta pluralismotik desberdintzen da; izan ere, kulturartekotasuna elkarrizketa eta kulturen hurbilketa sustatzeko helburu zuzena dauka.

Gai honen inguruan egindako ikerketak hezkuntzaren arloan, giza-eskubideen sustapenean, talde etnikoekin harremantzea, genero ikuspegia, merkatuteknia eta herrialde multikulturaletan politika publikoak diseinatzean aplikatzen dira. Almaguer, Vargas eta Garcia-ren (2009) arabera, kulturartekotasuna XXI. menderako biztanleria antolatzeko prozesua da. 1950ean Estatu Batuak egindako jendetzarekin komunikatzeko ereduetan baita komunikazio interkulturalen teorietan ditu aurrekariak. Hauek, Miquel Rodrigo Alsina bezalako aztertzaileak garatu zituzten Bartzelonako Unibertsitate Autonomikoan, Espainian. Hegoamerikar herrialdean bazeuden eredu eta antolakuntza kulturaleko prozesuetan parte hartzen zuten beste elementu batzuk, herri indigenetako borroka iraultzaileetan garatutakoak. Besteak beste, Txileko herri Mapuchetako eta Boliviako, Peruko, Kolonbiako eta Ekuadorreko biztanleria indigenetako proposamen eta estrategiak, baita Nikaraguako Atlantiko itsasaldeko RAAN eta RAAS-eko eredu autonomikoak zeintzuk Myrna Cunninham eta Alta Hooker bezalako adituak planteatutakoak dira. Tomás R. Austin Millán-en arabera "Kulturartekotasuna kultura desberdineko gizaki taldeen bi edo gehiagoren artean sortzen den elkarrekintza komunikatiboari esaten zaio. Elkarrekintzan dauden talde bat edo gehiagori etnia, gizarte, kultura edo komunitate deitzen zaienean, ez dira desberdintasun epistemologikoak baizik eta gizarte zientzien eskolen lehentasunak."

Kultura oro multikulturala da, hau da, eratzen joan da eta jarraitzen du beste komunitateen arteko kontaktutik aurrera, hauek pentsatzeko, sentitzeko eta ekiteko moduan eragiten dutelarik. Elkartruke kultural guztiek ez dituzte ezaugarri eta eragin berdinak edukiko, baina kontaktu hauetatik aurrera mestizajea eta hibridazio kulturala sortzen da.

  • Kultura bat ez da hazten beste kulturen kontaktuaren bidez ez bada. Kontaktu hauek ezaugarri anitzak izan ahal dituzte. Gaur egun, kulturartekotasunagatik apostu egiten da kulturen arteko errespetuzko harremanetan oinarritzen baita.
  • "Plurikultural" kontzeptua egoera bat bereizteko balio du; kulturartekotasuna, aldiz, kulturen arteko harremana deskribatzen du.
  • Ez dago kultura bat beste bat baino hobea dena. Kultura bakoitzak pentsatzeko, sentitzeko eta ekiteko modu desberdinak ditu, zeintzuk talde batzuk diskriminizazio egoera batean aurkitu ahal diren. Baina kulturen artean hierarkiarik ez dagoela onartzen badugu, kultura guztiak duinak eta errespetua behar dutelaren printzipio etikoa goraipatuko dugu. Kulturak egoki ulertzearen modua kultura bakoitzak dituen kriterioen arabera interpretatzea da. Hala ere, hau ez du esan nahi gure kritikotasuna ezabatu behar dugunik, baizik eta lehenengo eta behin praktika kulturalak saiatu behar garela ulertzen.

Kulturartekotasun prozesuaren etapa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost etapetan banandu daiteke prozesua:

  • Topaketa: elkarrekintzaren onarpena, identitatearen eraketa, espektatiben aurkezpena.
  • Errespetua: duintasunezko harremana, pertsona bezalako harremana. Errespetuzko entzuketa eta pertzepzioen zein sinismenen adierazpen askea. Errealitatearen beste pertzepzio-ereduak.
  • Elkarrizketa horizontala: elkarrekintzak aukera berdintasunekin. Ez dagoela egi bakarra onartzea. Ahalduntzea. "Irabazi-irabazi" -ko errealitate horizontalaren eraikuntza.
  • Elkar ulermena: bestearen edo besteen ulermena. Elkarren arteko aberastea, sintonia eta erresonantzia. Besteak planteatzen duena ulertzeko eta txertatzeko gaitasuna. Enpatia.
  • Sinergia: hainbat perspektiba eta modutik erantzunen lorpena. Dibertsitatearen balioa.

Azkenik, kulturartekotasuna eraginkorra izateko beharrezkoa da oinarrizko hiru jarrera betetzea; hala nola, kulturen ikuspegi dinamikoa, hurbileko loturak bakarrik direla posible komunikazioaren bidez eta biztanleri handi baten osaketa non eskubideen berdintasuna dagoen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]