Lanbide heziketa
Itxura
Lanbide Heziketa Bigarren Hezkuntzako edo goi mailako hezkuntzako ikasketak dira, enpresa munduari lotuta egiten direnak, lanbide arlo batean ezaguerak eta trebetasunak lortzeko helburuarekin. Helburu nagusia langile direnentzat eta izango direnentzat bizitza osoko ikasketak sortzea da.
Herrialdeen arabera Lanbide Heziketak oso antolaketa desberdina du. Gure kasuan Hegoaldean zein Iparraldean sistema desberdinak ditugu.
Hegoaldeko Lanbide heziketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroan Lanbide heziketaren barruan hiru sistema bereizi izan dira:
- Oinarrizko Lanbide heziketa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Batxilergoko ikasleei zuzendutako formakuntza. Helburua ikasleak lan mundurako prestatzea da. Sistema honetan bi motako formakuntza edo Hezkuntza Zikoak daude: erdi-mailakoak, DBH bukatu ondoren egiten direnak, eta goi-mailakoak, Batxilergoa egin ondoren ikasten direnak.
- Langabetuei zuzendutako Lanbide heziketa. Helburua pertsona horiek berriro ere lanean jartzea izango litzateke.
- Bizitza osoko lanbide heziketa edo etengabeko ikaskuntza: aktiboan dauden langileek ezagupenak eta lan metodoak berritu egin behar dituzte, egunean egoteko. Birziklatzeko ikastaroak izango lirateke hauek.
Oinarrizko Lanbide heziketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Erdi-mailako hezkuntza zikloak: Horrelako zikloak egiteko DBH egin behar da aurretik edo, bestela, 17 urte bete ondoren, Sarbide-proba bat gainditu behar da.[1] Zikloa bukatu ondoren erdi-mailako teknikariaren titulazioa eskuratzen da.
- Goi-mailako hezkuntza zikloak: Ikasketa hauek egiteko beharrezkoa da Batxilergoko ikasketak eginak izatea edo Goi-mailako zikloen sarbide-proba gainditu izana (horretarako 19 urte beteak izan behar da), edo 25 urte baino gehiagokoentzat Unibertsitateko sarbide-proba egina izana.[1] Bukatzean goi mailako-teknikariaren titulazioa eskuratzen da eta, aukeran, ikasketa unibertsitarioekin jarraitu daiteke.
Erdi-mailako ziklo batetik ezin da zuzenean goi-mailako batera pasa. Tartean, sarbide-proba egin behar da.
Lanbide Heziketaren familiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegoaldeko sistemak hauek dira onartuta daudenak:[2]
- Nekazaritza
- Itsasoa eta Arrantza
- Gorputz eta Kirol ekintzak
- Administrazioa eta Kudeaketa
- Merkataritza eta marketina
- Eraikuntza eta Obra Zibilak
- Elektrizitatea eta Elektronika
- Energia eta Ura
- Fabrikazio Mekanikoa
- Ostalaritza eta Turismoa
- Irudi pertsonala
- Informatika eta Komunikazioa
- Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa
- Garraioa eta Ibilgailuen mantentze-lanak
- Instalazioa eta Mantentze-lanak
- Kimika
- Osasungintza
- Segurtasuna eta Ingurumena
- Gizarte eta Kultur zerbitzuak
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b https://web.archive.org/web/20130621060659/http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-20621/eu/contenidos/informacion/zisapro/eu_5807/inicio.html
- ↑ https://web.archive.org/web/20130611012635/http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2638/eu/contenidos/informacion/formac_profesional/eu_1959/familias_e.html
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lanbide Heziketari buruzko atala Eusko Jaurlaritzaren webgunean.
- Lanbide heziketaren EAEko ikastetxe publikoen elkartea.]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |