NGC 678
NGC 678 | |
---|---|
Behaketa | |
Distantzia Lurretik | 40,9 Mpc |
Itxurazko magnitudea (V) | 12,5, 13,3, 9,625, 8,927 eta 8,701 |
Aurkitzailea | William Herschel |
Aurkikuntza-data | 1784ko irailaren 15a |
Gorriranzko lerrakuntza | 0,009453 |
Galaxia-mota | SBb eta Sb |
Konstelazioa | Aries |
Abiadura erradiala | 2.787,5 km/s |
Igoera zuzena | 27,3535792 ° |
Deklinazioa | 21,9973 ° |
Izendapenak | |
ikusi
|
NGC 678 galaxia espiral bat da, Aries konstelazioan[1]. William Herschelek aurkitu zuen 1784ko irailaren 15an[2].
NGC 678 eta NGC 680
[aldatu | aldatu iturburu kodea]NGC 678 eta NGC 680 galaxia pare bat dira Ariesen, eta 200.000 argi-urte inguruk baino ez dituzte bereizten. NGC 691 galaxia-taldearen parte dira, eta biak 130 milioi argi-urteko distantziara daude gutxi gorabehera. NGC 678 ertzeko galaxia espiral bat da, 4,5 bider 0,8 minutuko arkua neurtzen duena. NGC 680, muga asimetrikoa duen galaxia eliptiko bat, bietatik distiratsuena da 12,9ko magnitudearekin; NGC 678k 13,35eko magnitudea du. Bi galaxiek nukleo distiratsuak dituzte, baina NGC 678 da handiena 171.000 argi-urteko diametroarekin; NGC 680k 72.000 argi-urteko diametroa du. NGC 678 hauts-errei nabarmenagatik ere bereizten da. NGC 691 galaxia espiral bat da, gure ikuslerrora pixka bat okertua. Beso espiral ugari eta nukleo distiratsu bat ditu. Hain lausoa denez, azaleko distira baxua du. 126.000 argi-urteko diametroa du eta 124 milioi argi-urtera dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «NGC 678» spider.seds.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-28).
- ↑ «New General Catalog (NGC) 678» cseligman.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- NGC 678 ikusi WikiSky webgunean: DSS2, SDSS, GALEX, IRAS, Hydrogen α, X-Ray, Astrophoto, Sky Map, Artikuluak eta irudiak
- Behaketa datuak