Uppsala General Catalogue

Wikipedia, Entziklopedia askea

Uppsala General Catalogue (edo UGC) 12.921 galaxia biltzen dituen katalogo bat da, guztiak ipar hemisferioan ikusgarri. 1973an argitaratu zen lehen aldiz.

Katalogoak -02°30' ipar deklinaziotik gora dauden galaxiak barnebiltzen ditu, 1.0 arkuminutu edo 14,5 itxurazko magnitudetik gora dutenetara mugatuz. Datuetarako erabilitako oinarrizko informazioa Palomar Observatory Sky Survey (POSS) da. 14,5eko itxurazko magnitudea baino distira handiagoa baina 1.0 arkuminutu baino txikiagoak direnak ere sartzen ditu baldin eta Galaxien eta Galaxia Klusterren Katalogoan (CGCG) agertzen badira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]