William Herschel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
William Herschel
William Herschel01.jpg
President of the Royal Astronomical Society

1821 - 1823
Bizitza
Jaiotza Hannover1738ko azaroaren 15a
Herrialdea  Alemania
 Erresuma Batua
Bizilekua Ingalaterra
Bath
Datchet
Old Windsor
Observatory House
Heriotza Slough1822ko abuztuaren 25a (83 urte)
Hobiratze lekua Westminster abadia
Familia
Aita Isaac Herschel
Ama Anna Ilse Moritzen
Ezkontidea(k) Mary Baldwin  (1788 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea astronomoa, musikagilea, oboista, musikaria eta organista
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Academy of Useful Science
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Musika instrumentua Organoa
Oboea
biolina
Zerbitzu militarra
Gatazka Zazpi Urteko Gerra
William Herschel Signature.svg

Sir Wilhelm Friedrich Herschel, (1738ko Azaroaren 15a - 1822ko Abuztuaren 25a). Alemanian jaiotako astronomo eta konpositore britanikoa. Urano aurkitzeagatik egin zen famatua. Zuen lehen pertsona izan zen existentzia ezagutu erradiazio infragorri.

Biografia eta aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1781eko martxoaren 13an Urano aurkitu zuen. Ingalaterrako erregearen omenez planeta Georgium Sidus izendatu zuen. Aurkikuntza honekin beste hainbat lanbide utzi eta egun osoan astronomo izateko aukera eduki zuen. Frantzian planeta Urano izendatu zen arte, eta Ingalaterrako erregearekiko zegoen jarrera zela eta Herschel planeta deitu zuten.
  • 1782an Copley domina irabazi zuen eta Erregearen Astronomo izendatu zuen. Urte honetan hainbat teleskopio egin eta saldu zituen.
  • 1783an bere ahizpa Carolineri teleskopio bat oparitu zion eta honek hainbat kometa aurkitu zituen.
  • 1789ko abuztuaren 28an berak eginiko 40 oin (12 m) luzera fokaleko eta 49½ hazbete (126 cm) irekierako teleskopio batekin Saturnoko ilargi berri bat aurkitu zuen (Mimas). Hurrengo egunetan bigarren bat ere aurkitu zuen (Enceladus).
  • Uranoren Titania eta Oberon sateliteak aurkitu zituen (izena bere semeak eman zien).
  • Izar bikoitzak kasu askotan benetan bi zirela frogatu zuen.
  • Asteroide hitza sortu zuen.
  • Erradiazio infragorria aurkitu zuen. Honetarako argia prisma batetik pasaerazi eta termometro bat jarri zuen argi gorriaren ondoan, baina iluntasunean. Termometroa igotzen zenez erradiazioa bazela ondorioztatu zuen.
  • 1820an Londoneko Astronomia Elkartea sortzen lagundu zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Herschel Aldatu lotura Wikidatan