Edukira joan

Siesta

Wikipedia, Entziklopedia askea
TheklanBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:09, 4 urtarrila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Gerda Wegener, Siesta
Siesta sozialista.

Siesta, biao edo eguerdi-ondokoa, bazkalondoko loaldi edo lo-lkuluxka da.[1] Iberiar penintsulako kulturekin lotzen da oro har ohitura. Espainiarekin eta Portugalekin bereziki, non sieast/sesta terminoak erabiltzen diren, latinezko sexta hora delakotik datozenak, eguzkia atera ondorengo seigarren ordua.

Azterketa askok, eta hainbat lagunen esperientziak, erakutsi dute arratsaldeko lehen orduetako loaldi laburrak mesede egiten diola pertsonari. Eduard Estivill mediku eta loaren ikertzaileak 20-30 minutuko siesta egitea gomendatzen du. Estivillen ustez, bazkalondoan garunak atsedena behar du; horregatik, siesta eginez gero, oroimena hobetu egiten da, erne egoteko gaitasuna pizten da eta hurrengo orduetan hobeto egiten da lan. Gehienezko iraupena 40 minutukoa izatea gomendatzen dute, luzatuz gero lehen baino nekatuago eta txepelago geratzea ere gerta baitaiteke.[2]

Eibarko euskaraz, siesta sozialista esan izan zaio bazkaldu duzun mahaian bertan egiten denari, eserita, burua eta besoak mahaian bermatuta.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Fundazioa, Elhuyar. «siesta» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  2. Ana, Galarraga Aiestaran. (2006-08-27). «Astronautek ere siesta egin nahi dute» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  3. «Siesta sozialistia» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]