Auxi Díaz
Auxi Díaz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Las Palmas Kanaria Handikoa, 1967ko otsailaren 3a (57 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | epailea, magistratua eta unibertsitateko irakaslea |
María Auxiliadora Díaz Velázquez, ezagunagoa Auxi Díaz izenez (Las Palmas, Kanaria Handia, 1967ko otsailaren 3a) kanariar epailea, magistratua eta irakaslea da, emakumeen eskubideekin eta edozein indarkeria-adierazpenen aurkako borrokarekin konprometitua, batez ere genero-arloan.[1][2][3]
2019an Alcalá de Henareseko Emakume Progresisten Elkarteak Genero-Indarkeriaren aurkako IV. Francisca de Pedraza saria jaso zuen.[4]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]10 urte baino ez zuela, hil ziren gurasoak eta amama Agustina eta izeko Milagrosekin hazi zen. Neba nagusiagoa eta gazteagoa zituen, baina neska bakarra zen, erdikoa. Kanaria Handiko Las Palmaseko Salestarrekin ikasi zuen, izeba bertako irakaslea zen eta. Txikitatik, OHOko 6. mailatik, argi zuen Zuzenbidea ikasi nahi zuela. Granadako Unibertsitatean egin zuen karrera, Epailetzarako oposizioak egitea urtetako lana izan zen. Lana eta oposizioak uztartu behar izan baitzituen,. Lau urtez prestakuntza eten behar izan zuen, oposizioan jarraitu ahal izateko beharrezkoak ziren baliabide ekonomikoak lortzeko. Garai hartan, hainbat oposiziotarako eskolak eman zituen akademia batean (polizia, kabildoa, Gizarte Segurantza, espetxeak, justizia administrazioa, etab.), helburua lortzeko oztopoa barik, lan hori Auxi Diazek esperientzia aberasgarritzat jo zuen, batez ere gizarte-lanagatik eta besteei laguntzeko aukeragatik, jurisdikzio-jardunari egozten baitzion.[1] Manuel Campos Davó prestatzailek lagundu zion eta 2001ean Karrera Judizialean sartu zen. Bartzelonako Eskola Judizialean, bizitza osorako lagunak egin izana nabarmentzen da. Hainbat lekutan aritu zen epaile lanetan: Tenerife uharteko Güímar herrian, Kanaria Handiko Arucas eta Telden.[1]
Bi alaba ditu.[1] Bere lana dela eta, mehatxuak[5] eta esker onak[6] ere jaso ditu.
Epaile ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Epaile esperientziaduna, emakumeen eskubideekin eta edozein indarkeria-adierazpenen aurkako borrokarekin konpromiso sendoa duena, batez ere genero-arloan, gizarte bidezkoagoa lortzeko ahaleginean dabil, bai maila profesionalean, bai maila pertsonalean, eta denbora asko inbertitzen du prestakuntza-jardueretan eta benetako berdintasuna lortzeko ekimenetan.[1]
2009tik Auxiliadora Díaz Velazquez Kanaria Handiko Las Palmasko Emakumearen aurkako Indarkeriaren 2. epaitegiko magistratu titularra da. Aurretik, Las Palmasko hegoaldeko Telde herriko Emakumeen aurkako Indarkeriaren 1. epaitegian aritu zen. [3] Genero-indarkeriaren aurkako babes integralari buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren bidez epaitegi horiek sortu ondoren, hamabost urtetik gora egin ditu genero-indarkerian espezializatutako epaitegi batean lanean.[4]
Genero Indarkerian adituak prestatzea Unibertsitatean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ULPGC da Genero Indarkeriaren Azterlan eta Tratamenduan Unibertsitate Adituaren Ikastaroa ematen duen Espainiako lehen unibertsitatea. Helburua da genero indarkeriarekin zerikusia duten lanak egiten dituzten profesionalak prestatzea, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integralari buruzko Legean aurreikusitako neurrien azterketa zehatza eginez. Kanaria Handiko Las Palmasko Genero Indarkeriaren 2. Epaitegiko magistratua, Auxiliar Díaz, ULPGCko ikastaroaren zuzendaria da.
“Prestakuntza espezializatuaren bidez baino ezin zaio aurre egin genero-indarkeriari gure gizartean” [7] Auxi Díaz
Kidetzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Francisco de Vitoria elkartea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Francisco de Vitoria Elkarteko Berdintasun Batzordearen sortzaile eta lehendakaria izan zen eta elkarte horretako “Igualdad” aldizkariko zuzendaria. Feminismo juridikoarekin zerikusia duten gai guztien dibulgatzailea da.[3]
2018ko martxoaren 19an Nazio Batuen Erakundeak (NBE) New Yorken duen egoitzan ponentzia bat emateko Emakumearen aurkako Bereizkeria Ezabatzeko Komiteak (Cedaw) gonbidatu zuen. Bertan, emakumeak justiziarako duen sarbideari buruz hitz egin zuen.[2] Cedaw aditu independenteen organoa da, eta Nazio Batuetan emakumearen aurkako bereizkeria-mota guztiak ezabatzeko konbentzioaren aplikazioa gainbegiratzen du. Martxoaren 19 horretan NBEren egoitzan egindako Emakumearen Batzorde Sozial eta Juridikoaren 62. saioa izan zen.[2] 2020ko martxoan Espainia ordezkatu zuen batzorde batean, Istanbulgo Hitzarmena Itsaso Beltzeko kostan ezartzeko. Tbilisi hiriburuan izan zen ekitaldia, eta Serbia, Lituania eta Suediako ordezkariek ere parte hartu zuten.[2]
Etxeko eta Generoko Indarkeriaren aurkako Behatokia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxeko eta Generoko Indarkeriaren aurkako Behatokiko aditu-taldeko kidea da, eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian du egoitza.[3]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2019ko azaroaren 17an Genero-Indarkeriaren aurkako IV. Francisca de Pedraza Saria jaso zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e (Gaztelaniaz) admin. (2019-02-12). «Vitorinos: AUXI DÍAZ» Asociación Judicial Francisco de Vitoria (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) admin. (2018-03-14). «La magistrada grancanaria Auxiliadora Díaz, a la ONU» Asociación Judicial Francisco de Vitoria (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
- ↑ a b c d ISSN https://confilegal.com/20201207-una-juez-de-violencia-sobre-la-mujer-de-las-palmas-vive-atemorizada-por-un-hombre-que-la-acosa-y-la-amenaza-de-muerte/..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «VI Premio Francisca de Pedraza» Francisca de Pedraza (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fajardo, Francisco José. (2020-12-03). «Llamó al 112 y dijo que necesitaba matar a la magistrada y a su ex: «Estoy lleno de odio»» Canarias7 (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Canarias7. (2022-12-16). ««Me llamo Óscar, fui condenado por maltrato psicológico y ahora me he reinsertado»» Canarias7 (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
- ↑ «AUXILIADORA DÍAZ. Magistrada de Juzgado de Violencia de Género | El Digital ULPGC» eldigital.ulpgc.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).