Edukira joan

Ratko Mladić

Wikipedia, Entziklopedia askea
InternetArchiveBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:03, 4 apirila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Ratko Mladić

(1993)
Bizitza
JaiotzaBožanovići (en) Itzuli1943ko martxoaren 12a (81 urte)
Herrialdea Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista
Republika Srpska
Serbiar Krajinako Errepublika
 Bosnia-Herzegovina
Hezkuntza
Hizkuntzakserbiera
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta soldadua
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraYugoslav People's Army (en) Itzuli
Bosniako Serbiar Errepublikako Armada
Graduacolonel general (en) Itzuli
jeneral
Parte hartutako gatazkakKroaziako Independentzia Gerra
Battle of the Barracks (en) Itzuli
Sarajevoko setioa
Operation Lukavac '93 (en) Itzuli
Srebrenicako sarraskia
IMDB: nm1269513 Edit the value on Wikidata

Ratko Mladić (serbieraz: Ратко Младић, [râtkɔ mlǎːditɕ] ahozkatua) 1943ko martxoaren 12an jaio zen Božanovići-n (gaur egungo Bosnia-Herzegovina) eta 1992-1995 urteen arteko Bosniako Gerran Bosniako Serbiar Errepublikako Armadako Estatu Goreneko Buruzagia izan zen.

Bigarren Mundu Gerra garaian jaioa, gerra inguru batean hezi zen, eta sentimentu nazionalista sakona garatu zuen. Aiurri handiko gizona, gaztea zela gerratean bere aita erahila izateak kolpatu zuen, baita bere alabaren suizidioak 1994ean 23 urte zituela. Yugoslaviako Herri Armadarekin oso gaztetan egin zuen bat, nun oso denbora gutxiren burura garrantzizko postuak eskuratu zituen. Aita partisano komunista zuen, eta ustashiek (milizia kroaziarrak, nazien aliatuak) hil zuten. Ratko Mladicek herra bizia erakutsi du beti aleman, kroaziar eta musulmanen kontra. Jugoslaviako Federazioa desegin zen arte (1991), bere mariskal ohiaren Tito kroaziar komunistaren jarraitzaile itsu gisa agertu izan zen beti. 1991n, Kroazian, federaziotik banandu zen lehenengo errepublikan, gerra piztu zenean, Mladik Jugoslaviako Gudaroste Federaleko teniente koronela zen, eta bederatzigarren eskualde militarreko buruzagi izendatu zuten, Knin-en, Kroazian. 1992ko apirilean, Bosniako gerra zibila piztu zenean, Belgradek errepublika horretan jaiotako serbiarrak ez beste soldatu guztiak erretiratu zituen Bosniatik, eta Mladic gudarosteko giltza bihurtu zen. Garbiketa etnikoa egiteko eta serbiarrek okupatutako lurraldeak husteko erabili zituen metodoengatik, eta Serbia Handiaren alde hartutako jarrera irmoagatik, berehala igo zuten graduz, eta Banaluca-ko Gudaroste ahaltsuaren buruzagi nagusi izendatu. Haren gidaritzapean, Bosniako Serbiar Gudarostea lurrak konkistatzen hasi zen gerra zibila piztu orduko, eta berehala mendean hartu zuen Bosnia-Herzegovinaren % 70, serbiarrak biztanleriaren % 31 baizik ez baziren ere. Vance-Owen bake planari buruzko erreferendumari Bosniako serbiarrek ezezko biribila adierazi ondoren (plan horren arabera lurraldearen % 51 kroaziar musulmanentzat izango zen, eta % 49 serbobosniarrentzat), Mladic Serbiako errepublika aldarrikatu berriko buruzagi Karadzic-en etsai bihurtu zen, ez baitzuen onartu plana, eta Karadzicek bai. Gerra horretan Mladicek serbiar talde paramilitarrak antolatu zituen Kroaziako hiriei eta herriei eraso egiteko, Jugoslaviako Gudaroste Federaleko soldadu erregularrekin batera. 1993an, Bosniako agintariek urtebetean 140.000 zibil bosniar musulman sarraskitu izanaren erantzule nagusia izatea leporatu zioten. 1995eko apirilean, Hagako Nazioarteko Auzitegiak Mladic gerra krimenen susmagarri zela adierazi zuen.

1996an, beste buruzagi serbo-bosniar batzurekin batera, gerra krimenak eta genozidioa burutu izana egotzi zion Nazioarteko Zigor Auzitegiak. Sarajevoko setioan 10.000 pertsona hiltzea leporatzen zaio, baita Srebrenican 1995eko uztailaren 11ean 8.100 gizon eta ume bosniar hiltzea ere (Bigarren Mundu Gerraren ostean buruturiko genozidio handiena denan)[1].

2011ko maiatzaren 26an, Boris Tadić Serbiako presidenteak, Mladić atxilotu eta Hagara estraditatuko zutela iragarri zuen, Nazioarteko Zigor Auzitegian epaitua izan dadin[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ratko Mladić Aldatu lotura Wikidatan