Srebrenicako sarraskia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Srebrenicako sarraskia
Bosniako gerrako zati
Map 61 - Bosnia - Srebrenica & Zepa, July 1995.jpg
.
DataUztailaren 6 - Uztailaren 25 1995
Koordenatuak44°06′N 19°18′E / 44.1°N 19.3°E / 44.1; 19.344°06′N 19°18′E / 44.1°N 19.3°E / 44.1; 19.3
EmaitzaOperation Deliberate Force
Gudulariak
Flag of the Republika Srpska.svg Bosniako Serbiar Errepublika
  • Sabotajea

Flag of Bosnia and Herzegovina (1992–1998).svg Bosnia-Herzegovinako Federazioa

Flag of the Netherlands.svg Herbehereak
Buruzagiak
Flag of the Republika Srpska.svg Ratko Mladić

Flag of the Republika Srpska.svg Radislav Krstić

Flag of Bosnia and Herzegovina (1992–1998).svg Naser Orić
Flag of Bosnia and Herzegovina (1992–1998).svg Avdo Palić

Flag of the Netherlands.svg Thomas Karremans

Srebrenicako sarraskia edo Srebrenicako genozidioa 8.000 gizon-mutil bosniakoren hilketa izan zen, 1995eko uztailean Srebrenican (Bosnia-Herzegovina) gertatua eta Srpska Errepublikako armadaren unitateek egina, Ratko Mladić jeneralaren agindupean. 1993an NBEk Srebrenica eremu segurutzat jo zuen, Nazio Batuen babespean. Hala ere, Babes Armadak, UNPROFOR-ek, ezin izan zuen ekidin sarraskia, Herbehereetako 400 soldadu ongi hornituak bertan bazituen ere.

Srebrenicakoa izan zen, Bigarren Mundu Gerraz geroztik, Europan gertatutako sarraskirik handiena. 2004an, Hagan egoitza duen Lehengo Jugoslaviako Nazioarteko Epaitegi Kriminalak ebatzi zuen Srebrenicako sarraskia genozidioa zela. Theodor Meron epaiburuak adierazi zuen:

« Bosniako musulmanen zati bat garbituz, Bosniako serbiar indar armatuek genozidioa eragin zuten. Haien xedea izan zen Srebrenican bizi ziren 40.000 musulmanak desagerraraztea, Bosniako musulmanen artean eredugarria zen taldea hain zuzen. Gizonezko preso guztiak, militarrak zein zibilak, gazteak zein zaharrak, ondasunik eta identifikaziorik gabe utzi zituzten, eta, berariaz hil zituzten soilik haien nortasuna zela eta. »

Hildako gehienak gizonezko helduak edo mutil nerabeak izan ziren, baina tartean zeuden 15 urtetik beherako umeak eta 65 urtetik gorako gizonak ere. Zenbait emakume eta neska ere hil zituzten. Egun (2009ko uztaila) 6186 biktima daude identifikaturik, eta 3647 ehortzi dira Potočariko Oroimen Gunean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]