Sarajevoko setioa

Koordenatuak: 43°50′51″N 18°21′23″E / 43.8475°N 18.3563889°E / 43.8475; 18.3563889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarajevoko setioa
Bosniako Gerra
Data1990(e)ko hamarkada
LekuaSarajevo, Bosnia eta Herzegovina
Koordenatuak43°50′51″N 18°21′23″E / 43.8475°N 18.3563889°E / 43.8475; 18.3563889
EmaitzaHainbat zibilen heriotza eta Dayton Hitzarmenaren sinaketa.
Gudulariak
Bosnia eta Herzegovina
(1992-95)
NATO (1995)
Jugoslavia (1992)
Republika Srpska (1992-95)
Buruzagiak
Mustafa Hajrulahović Talijan
Vahid Karavelić
Nedžad Ajnadžić
Milutin Kukanjac (Mar - Uzt 1992)
Tomislav Šipčić (Uzt-Ira 1992)
Stanislav Galić (Ira 1992-Abu 1994)
Dragomir Milošević (Abu 1994- Ots 1996)
Indarra
40.000 (1992) 30.000 (1992)
Galerak
6.305+ soldaduren heriotza 2.687+ soldaduren heriotza Zibilak: 10.000 hildako/desagertu, 56.000 zauritu

Sarajevoko setioa indar armatu serbiarrek Bosniako Gerran Sarajevo hiriburuan egindako setioa izan zen, gerragintza modernoko luzeena, 1992ko apirilaren 5etik 1996ko otsailaren 29ra iraun baitzuen.

Bosnia Herzegovinak Jugoslaviatik independentzia aldarrikatu ondoren, serbiarrek Sarajevo inguratu zuten, Srpska Errepublika serbiarra eratu nahian Bosnia Herzegovinako lurraldean. Serbiarrek 18.000 gizoneko armada kokatu zuten inguruko muinoetan, eta handik eraso zuten artileria, gerra-gurdiak, hegazkinak, tiratzaileak eta abar erabiliz. Bosniako gobernuaren tropak 40.000 izatera iritsi ziren, baina kaskar hornituta ezin zuten setioa gainditu.

Estimatzen da 10.000 lagun inguru hil zirela edo falta direla, tartean 1.500 ume. Horretaz gain, 56.000 zauritu ere eragin zuen setioak. 1995erako, hilketek eta derrigorrezko migrazioak 334.663 biztanlera murriztu zuten hiriaren populazioa, gerra aurrekoaren %64.

Gerra ondoan, Lehengo Jugoslaviarako Nazioarteko Epaitegi Kriminalak bi jeneral serbiar zigortu zituen setioan gizateriaren kontrako krimenak egiteagatik: Stanislav Galić eta Dragomir Milošević. Bizitza osorako eta 33 urteko gartzela zigorra jaso zuten hurrenez hurren. Radovan Karadžić Srpska Errepublikako buru ohiaren kontrako salaketa bat ere setioagatik doakio.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]