ABC Color
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
ABC Color | |
---|---|
Datuak | |
Mota | egunkaria |
Herrialdea | Paraguai |
Jarduera | |
Kidetza | Amerikarteko Prentsa Elkartea |
Erabilitako hizkuntza | gaztelania |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1967ko abuztuaren 8a |
webgune ofiziala |
ABC Color Paraguaiko egunkari bat da. 1967an sortu zen eta lehen alea urte bereko abuztuaren 8an argitaratu zuen. Gaur egun jardunean dagoen Paraguaiko egunkaririk zaharrena da 1983an La Tribuna egunkaria desagertu zenetik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1967ko abuztuaren 8an argitaratzeari ekin zion. Paraguain koloretan argitaratu zuen lehen egunkaria izan zen.
Hasieran Alfredo Stroessnerren diktaduraren aldeko jarrera erakutsi zuen, baina 1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980ko hamarkadan jarreraz aldatu eta ikuspuntu kritikoagoa erakutsi zuen. 1983an Aldo Zuccolillo egunkariaren zuzendaria espetxeratu zuten erregimenaren aurka jaikitzeagatik. 1984ko martxoaren 22an egunkaria itxiarazi zuten Paraguaiko Barne Ministroaren aginduz. Egunkariaren itxierak 1989ra arte iraun zuen, Paraguain diktadura amaitu zenera arte hain zuzen. 1989an berrekin zion argitaratzeari.