Asuncion

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Asuncion
 Paraguai
Asuncion Montage.jpg
Asuncioneko bandera

Asuncioneko armarria

Administrazioa
Herrialdea  Paraguai
Barrutia Gran Asunción
Izen ofiziala Asunción
Izen osoa La Muy Noble y Leal Ciudad de Nuestra Señora Santa María de la Asunción
Geografia
Koordenatuak 25° 16′ 00″ S, 57° 40′ 00″ W / 25.266666666667°S,57.666666666667°W / -25.266666666667; -57.666666666667Koordenatuak: 25° 16′ 00″ S, 57° 40′ 00″ W / 25.266666666667°S,57.666666666667°W / -25.266666666667; -57.666666666667
Asuncion hemen kokatua: Paraguai
Asuncion
Asuncion
Asuncion (Paraguai)
Azalera 117 km²
Altuera 43 m.
Demografia
Biztanleria 514 267 biztanle (2012[1])
Metropolia 2 824 719
Dentsitatea Adierazpen errorea: Ustekabeko zenbakia bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1537
Webgunea http://www.mca.gov.py

Asuncion[2] (ofizialki gaztelaniaz: Asunción; izen osoa: La Muy Noble y Leal Ciudad de Nuestra Señora Santa María de la Asunción) Paraguaiko hiri nagusi eta hiriburua da. Paraguai eta Pilcomayo ibaien lotunean eraikirik dago. 117 km²ko eremua du eta 2012an 514.267 biztanle zituen[1].

Metropoli-barrutiak San Lorenzo, Fernando de la Mora, Lambaré, Luque, Mariano Roque Alonso, Ñemby eta Villa Elisa hiriak ere hartzen ditu barne, eta 2.800.000 biztanle inguru ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan de Salazar espainiar konkistatzaileak sortua 1537an, lehen gotorleku haren inguruko giza kokaleku berriek osatu zuten Asuncion hiriko oinarria. 1603an hiriko ordenantzak guaranieratu zituzten herritar guztiek ulertu ahal izateko. Río de la Platako Erregeorderria Buenos Airesen ezarri zelarik, Asuncion bigarren mailan geratu zen. 1811. urtean, bertan aldarrikatu zen Paraguairen independentzia. Argentinaren, Uruguairen eta Brasilen aurkako gerran, brasildarren esku egon zen 1869 eta 1875 urteen artean. Garai honetan heren batera jaitsi zen Asunciongo biztanle kopurua.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Asuncion, 1971-2000)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 42.4 40.6 39.6 37.4 35.4 33.0 34.4 36.0 39.6 39.6 40.2 41.7 42.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 33.5 32.6 31.6 28.4 25.0 23.1 23.2 24.8 26.4 29.2 30.7 32.3 28.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 28 27 26 23 20 18 18 19 21 24 25 27 23
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 13.4 12.6 9.4 7.2 1.6 -1.2 -0.6 0.0 3.6 7.4 8.4 9.8 -1.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 22.8 22.3 21.3 18.6 15.7 13.8 13.1 14.3 15.9 18.6 20.1 21.8 18.2
Euria (mm) 147.2 129.2 117.9 166.0 113.3 82.4 39.4 72.6 87.7 130.8 164.4 150.3 1401.2
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 8 7 7 8 7 7 4 5 6 8 8 8 83
Eguzki orduak 276 246 254 228 205 165 195 223 204 242 270 295 2803
Hezetasuna (%) 68 71 72 75 76 76 70 70 66 67 67 68 70
Iturria: [3]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehungintza, janari industria eta tabakoa dira ekonomia jarduera nagusiak. Ibai portuak Rio de la Platako beste portuekin (Buenos Aires eta Montevideo, nagusiki) lotzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Asuncion Aldatu lotura Wikidatan