Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | ATA |
Mota | erakundea |
Herrialdea | Euskal Herria |
Ideologia | ezker abertzalea eta amnistia |
Historia | |
Sorrera | 2014 |
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua (ATA edo Amnistía Ta Askatasuna siglez ere ezaguna) amnistiaren alde eta errepresioaren aurka lan egiten duen Euskal Herriko herri mugimendu bat da, 2014aren erdialdean sortua, bere burua ezker abertzalearen ideologian kokatzen du[1], baina ez mugimendu horren barruan[2]. Ezker Abertzaleak ez du talde hau bere barnean kokatzen[3].
Mugimendu honek amnistiari buruzko bere ikuspegia bi puntutan laburbiltzen du: batetik, preso politiko, deportatu eta iheslari guztien askatasun eta aberriratzea; eta, bestetik, Euskal Herriaren zapalkuntza nazionala eta soziala eragiten duten zergatien gainditzea.[4] Mugimendu honek euskal gatazkaren baitan sortutako presoen izaera politikoa aldarrikatzen du, eta preso politiko direla, nahiz eta preso horiek terrorismoari lotutako kondenak izan[5].
Hasieratik mugimendu honen sorrerak ezker abertzalearen barruan eztabaidak eragin zituen, izan ere Askatasunaren disoluzioa eta gero Amnistiaren Aldeko Batzordeen sorreratik lehen aldiz ez baitzegoen amnistia lantzeko antolakunde espezifikorik Euskal Herrian. Presoen arloan nahi beste hainbat gaitan gehiengoa daukan Ezker abertzalearen ildoaren aurka azaldu egin da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.naiz.eus/media/asset_publics/resources/000/240/367/original/20151203_ata_gutuna.pdf
- ↑ (Gaztelaniaz) «ATA replica a los seis presos y se declara «fuera de la IA oficial»» GARA 2015-12-03 (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Otegi: «ATA ya se situó fuera de la decisión de la mayoría»» GARA 2017-02-10 (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
- ↑ Amnistiaren aldeko kartelak. (Noiz kontsultatua: 2015eko ekainaren 8a).
- ↑ (Gaztelaniaz) Requeijo, Alejandro. (2020-05-23). «La venganza cumplida del etarra Patxi Ruiz: “Sortu trata de invisibilizar la disidencia”» www.vozpopuli.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).