Ezker abertzalea

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau serie honen zatia da:
Eusko
abertzaletasuna
EH mapa hutsa.png

Ezker abertzalea Euskal Herriko alderdi politiko eta beste erakunde abertzale eta ezkertiarren joera soziopolitikoa da. Definizio zabal batean, Euskal Herriarentzako independentzia edo subiranotasuna, proiektu politiko sozialista batekin batera, aldezten duen joera litzateke; definizio hertsiago baten arabera, berriz, eta jatorri historikoan oinarritua, Espainiako trantsizioan ETAren ondoan edo haren helburuekin sortutako alderdi politiko eta alboko erakundeen multzoa izan da, hau da, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua. Definizio zabaleko ezker abertzalean bereziki, heterogeneotasun eta desberdintasun nabarmenak izan dira, hain zuzen helburu politikoak lortzeko indarkeriaren erabilerari eta abertzaletasunaren eta proiektu sozialistaren lehentasunari buruz.[1] Dena den, ezker abertzalea esfera politikoan presentzia nabarmena izan duen poloa izan da gaurdaino, instituzioen barruan nahiz haietatik kanpo, hauteskunde-indar nabarmena izanda nahiz gizarte mugimendu anitzen eragile eta erreferente bezala.

Egun, EH Bildu koalizioan (Hego Euskal Herrian) eta Euskal Herria Bai (Ipar Euskal Herrian) bildurik dauden alderdi politiko, erakunde eta herritarrak kokatzen dira ezker abertzalean, hala nola Sortu, Eusko Alkartasuna[2], Aralar, Alternatiba eta Ipar Euskal Herrian Abertzaleen Batasuna alderdiak. Sindikatuen artean, LAB, ESK, Hiru, ELB, EHNE eta STEE-EILAS kokatzen dira ezker abertzalean edo haren inguruan[erreferentzia behar].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ezker abertzalea Aldatu lotura Wikidatan