AZpiTituluak.eus

Wikipedia, Entziklopedia askea
AZpiTituluak.eus
Informazio orokorra
Izen ofizialaAZpiTituluak.com (2008-2018)
AZpiTituluak.eus (2018-)
Sorrera2008
GaratzaileaLuistxo Fernandez
JabeaLuistxo Fernandez (2008-2018)
Codesyntax (2019-)
BabesleakEusko Jaurlaritza
Xehetasunak eta jarduera
Ekoizpenaazpititulua (Hizkuntza: euskara)
azpitituluak.eus

AZpiTituluak.eus (Azpitituluak.com hasieran), nazioarte mailako milatik gora pelikulentzako euskarazko azpitituluak eskaintzen dituen webgunea da. 2008an hasi zen lanean Luistxo Fernandezen eskutik eta 2020rako 1200 azpititulutik gora argitaratu zituen boluntarioen laguntzari esker. 2018an CodeSyntax enpresak hartu zuen webgunearen gaineko ardura, aurreko printzipioak errespetatuz betiere.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an argitaratu zen lehen aldiz interneten. Luistxo Fernandezek sortu zuen webgunea eta hamar urtetan 1000 pelikulentzako euskarazko azpitituluak ekoiztea lortu zuen. Hasieran bakarrik filmak itzultzen bazituen ere, nagusiki 2016tik aurrera telesailak eta film laburrak itzultzeari ere ekin zion webguneak, hala, 188 telesail atal (batzuk solteak), 10 telesail-denboraldi oso eta telesail baten denboraldi guztiak itzuli zituen 2017rako.[1] Modako telesailak ere itzuli zituen, Tronuen Jokoa adibidez 2017an.[2]

2018an Luistxo Fernandezek webgunearen gidaritza utzi zuen, webguneak 958 filmentzat euskarazko azpitituluak argitaratuak zituelarik eta zenbait telesail ere itzuliak zeudelarik.[3] Film horietatik 450rri boluntarioek jarri zizkietan azpitituluak eta 482ri enkarguz jarri zitzaizkien.[3]

2019ko urtarrilaren 2an jakinarazi zen CodeSyntax enpresak hartu zuela Azpitituluak.com zenaren gaineko ardura, dirulaguntza deialdi bat tarteko zela.[4] Enpresak webgunearen gaineko ardura hartzearekin batera bi berrikuntza berri etorri ziren: lehenik, .eus domeinura igaro zen webgunea eta bigarrenik webgunea berritu egin zen. Enpresa horren gidaritzapean, 2020aren hasierarako 1200 filmek zituzten jada euskarazko azpìtituluak.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fernandez (Azpitituluak.com), Luistxo. «Film luzeetatik aparte: telesailetarako "metrika" bat» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-23).
  2. Azpitit. «Game of Thrones s06 euskaraz osorik» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-23).
  3. a b Fernandez, Luistxo. «2017ko balantzea, eta 2018ko nire agurra» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-23).
  4. Azpitituluak-eus. «Azpitituluak.eus-ek berrituta jarraituko du» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-23).
  5. Azpitituluak-eus. «2019. urtea karga masibo batekin amaitu genuen, helburuak betez» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]