A Cor da Sua Pele
A Cor da Sua Pele | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko hizkuntza | portugesa |
Jatorrizko herrialdea | Brasil |
Atalak | 63 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telenobela |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Wanda Kosmo (en) |
Gidoigilea(k) | Walter George Durst (en) |
Antzezlea(k) | |
Iolanda Braga Leonardo Villar Patrícia Mayo (en) Jacyra Silva (en) Carmen Jóia (en) Guiomar Gonçalves (en) Sebastião Campos (en) Marcos Plonka (en) | |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 1965eko uztailaren 27a |
Amaiera-data | 1965eko urriaren 20a |
A Cor da Sua Pele Brasilgo telenobela da, Rede Tupik ekoitzia. Wanda Kosmok zuzendu zuen eta Walter George Durstek gidoia idatzi zuen. 1965eko uztailaren 27tik urriaren 20ra estreinatu zen eta 63 atal ditu[1][2]. Aktore beltz bat (Iolanda Braga) protagonista zuen lehen telenobela izan zen Brasilgo telebistaren historian, eta arraza desberdinetako pertsonaiei harremanari buruzko lehen telenobela ere bai[3].
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vera Lúcia Coutok, Brasilen edertasun-lehiaketa bat irabazi zuen lehen emakume beltzak, Clotilde antzezteko proba egin zuen, baina Iolanda Braga aukeratu zuten[4]. Lan horri esker, Brasilgo telenobeletako lehen protagonista beltz bihurtu zen[2]. A Cor da Sua Pelek arrakasta handia lortu zuen eta 1965eko telenobela ikusienetakoa izan zen Brasilen, O Direito de Nascerren atzetik[4].
Clotilde pertsonaiaren arrakastarekin, Iolanda Braga Brasilgo kosmetika kanpaina batean parte hartu zuen lehen emakume beltz bihurtu zen[4].
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Clotilde neskame lanera joan da Graco familia boteretsuaren etxera, eta han Duduz maitemintzen da. Hala ere, mutilaren arrebek, Alicek eta Adelaidek, ez dute neska beltz eta pobre batekin duen harremana onartzen eta Regina aberatsarekin ezkontzea nahiago dute. Hala ere, anai-arreben aitari, Eusébio zahar eta gaixoari, asko gustatzen zaio Clotilde, etxean zer gertatzen den ez dakien arren. Cláudiak, Clotilderen ahizpak, pobreziatik ihes egitea amesten du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iolanda Braga: Clotilde Almeida
- Leonardo Villar: Eduardo Graco (Dudu)
- Patrícia Mayo: Regina Montblanc
- Jacyra Silva: Cláudia Almeida
- Carmen Jóia: Alice Graco Monteiro
- Guiomar Gonçalves: Adelaide Graco Barros
- João Monteiro: Eusébio Graco doktorea
- Sérgio Galvão: Pedro Graco Monteiro
- Sebastião Campos: Caio Graco Barros
- Gian Carlo: Fernando Graco Barros
- Marcos Plonka: Maguerine
- Paulo Pereira: Antônio
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Portugesez) Bryan, Guilherme; Villari, Vincent. Teletema. Volume I: 1964 a 1989 DASH (argitaratze data: 2016-03-09) ISBN 9788565056700. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
- ↑ a b (Portugesez) «A Cor da Sua Pele» Teledramaturgia (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
- ↑ (Portugesez) Xavier, Nilson. «Há 15 anos, Globo lançou 1ª protagonista negra em novela e quase nada mudou» UOL 2019-01-26 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
- ↑ a b c (Portugesez) Baliego, Gabriella. «Iolanda Braga, a primeira protagonista negra da TV» Caixa de Sucessos 2017-12-08 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).