Abandoko pilotalekua
Abandoko pilotalekua | |||
---|---|---|---|
Kokapena | |||
| |||
Koordenatuak | 43° 15′ 25″ N, 2° 56′ 45″ W / 43.2569805°N,2.9457804°WKoordenatuak: 43° 15′ 25″ N, 2° 56′ 45″ W / 43.2569805°N,2.9457804°W | ||
![]() | |||
Historia eta erabilera | |||
Inaugurazioa | 1885eko apirilaren 12a | ||
Kirola | pilota | ||
Edukiera | 5.000 | ||
Arkitektura | |||
Arkitektoa | Julián Zubizarreta | ||
Kontaktua | |||
Helbidea | Etxetxuko plaza | ||
|
Abandoko pilotalekua, ofizialki Juego de Pelota de Abando izeneko pilotalekua Bilboko Etxetxua plazan zegoen pilotalekua izan zen, eta pilotari talde propioa eduki zuen lehena izan zen[1].
Julián Zubizarreta arkitektoak eraiki zuen pilotalekua, Abandoko errepublikako udaletxea eta eskolekin batera.
5.500 ikusle hartzeko edukiera zuen, eta bi atseden-areto zeuden agintarientzat, eta ohea zuten lau gela pilotarientzat[1]. Frontisa Markinako harriarekin egina zen[2].
1885eko martxoaren 31n zesta punta partida batekin inauguratzekoa bazen ere, euriteen ondorioz bertan behera utzi zen irekira. Azkenik 1885eko apirilaren 12an inauguratu zen[3]. Inaugurazioko partidan hauek aritu ziren: “El Vergarés” eta Brau Menor, Luzurame eta San Juanen aurka.
Josefa Ignacia Albisu emakumezko pilotariak ere jokatu zituen partidak 1885eko maiatzean eta ekainean[4].
1897ko udan itxi zen, Euskalduna pilotalekua ireki zenean.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b «Bilbaopedia - Casilla. Plaza» www.bilbaopedia.info Noiz kontsultatua: 2020-03-28.
- ↑ Estornes, Blog De Cesar. (2018-12-01). «BLOG DE CESAR ESTORNES de HISTORIA Y DEPORTES: LOS VIEJOS FRONTONES DE BILBAO Y SUS PROTAGONISTAS» BLOG DE CESAR ESTORNES de HISTORIA Y DEPORTES Noiz kontsultatua: 2020-03-28.
- ↑ (Gaztelaniaz) «FRONTÓN ABANDO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus Noiz kontsultatua: 2020-03-28.
- ↑ Lau-buru : Diario de Pamplona: Año IV Número 990 - 1885 mayo 21., 2 or..