Abauntzeko mapa
| Abauntzeko mapa | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sorrera-urtea | K.a. 9815 |
| Aurkikuntza lekua | Arraitz (Ultzama) |
| Aurkitzailea edo asmatzailea | Pilar Utrilla |
| Ezaugarriak | |
| Materiala(k) | harria |
| Dimentsioak | 17,5 ( |
| Pisua | 947 gramo |
| Deskribapena | |
| Honen parte da | Euskal Herriko historia 100 objektutan |
| Kokapena | |
| Bilduma | Nafarroako Museoa |
Abauntzeko mapa (edo Abaunzko mapa) edo 1 Blokea munduko irudikapen kartografiko zaharrenetako bat da ―mendebaldeko Europako zaharrena, ziurrenik―, K.a. 9815ean datatua baitute. Abauntz haitzuloan (Arraitz-Orkin, Ultzamako harana, Nafarroa Garaia) aurkitu zuen 1993an Pilar Utrilla Miranda arkeologoak zuzenduriko Zaragozako Unibertsitateko talde batek, bertan indusketa arkeologikoa egiten ari zela,[1] baina 2009ko abuztua arte ez zuten bere interpretazioa jakinarazi.[2][3] Harrizko errekarri bat da eta bere azalera gubilez grabatutako irudiz estalita dago, estilo franko-kantauriarreko arte paleolitikoaren ereduei jarraitzen dietenak. Ikertzaileek leizearen inguruko mapa gisa interpretatu izan dute.
Abauntzeko mapa Nafarroako Museoaren Historiaurreko aretoan dago ikusgai, 2024ko abendutik kokapen berri "ikusgarri" batean.[4]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Badirudi harri gaineko grabatuek inguruko paisaia irudikatzen dutela, mendiak, bazka-lekuak, ibaiak eta ehiza-lekuak, haitzuloaren ingurunea islatzeko marraztuak, eta, ziurrenik, komunitatearendako bere ehiza-lanean erreferentzia gisa balioko luketenak. Ikertzaileek eginiko interpretazioa zuzena bada, inskripzioa izanen litzateke bigarren ehiza espedizio batean erabiltzeko moduko gogorarazpen krokis bat.[5]
Irakurketa konplexukoa du, Pilar Utrilla doktoreak eta Zaragozako Unibertsitateko bere taldeak kobazuloaren inguruko mapa gisa interpretatu dute. Bertan, inguru horretako elementu geografiko deigarrienak ikus baitaitezke, gaur egun ere identifikagarriak direnak: haitzuloaren eta Arriaundi (San Gregorio) mendiaren arteko zintzurra, Zaldazain erreka, udaberrian putzu bihurtutako pasabideak eta eremuak, etab. Gainera, bi ahuntz talde daude ibaiaren alde bietan.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «The Oldest Map is Discovered in Abauntz Cave, Navarre, Spain : History of Information» historyofinformation.com (kontsulta data: 2024-05-27).
- ↑ «El mapa más antiguo de Europa Occidental | Ciencia | elmundo.es» www.elmundo.es (kontsulta data: 2024-12-22).
- ↑ «Europako mendebaldeko zaharrena izan daitekeen mapa aurkitu dute Abauntzeko leizezuloan» Berria 2009-08-04 (kontsulta data: 2024-12-22).
- ↑ «Irulegiko Eskuaren eta Loizuko Gizonaren kokapen berria aurkeztu du Chivite Lehendakariak Nafarroako Museoan» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2024-12-22).
- ↑ María del Pilar Utrilla Miranda, Carlos Mazo Pérez, María Cruz Sopena Vicién, Rafael Domingo Martínez, Manuel Martínez Bea. (2007). «Ríos, montañas y charcas una representación de paisaje en el bloque 1 de la cueva de Abauntz» Veleia (EHU) 24-25: 229-260..
- ↑ «El Museo de Navarra realiza y presta una réplica del “Mapa de Abauntz” a la Fundación Museo Oteiza» www.navarra.es (kontsulta data: 2024-05-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Utrilla, Pilar; Mazo, Carlos; Sopena, María cruz; Domingo, Rafael; Martínez-Bea, Manuel. (2008). «Ríos, montañas y charcasuna representación de paisaje en el bloque 1 de la cueva de Abauntz» Veleia, 24-25 229-260, 2007-2008 ISSN - 2095 0213 - 2095..
- Fernández, Luistxo. (2009-08-11). «Antzinateko (agiango) beste mapa batzuk» Sustatu.