Ultzama

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Nafarroa Garaiko ibar eta udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ultzama (argipena)».

Ultzama

 Nafarroa Garaia
Ultzamako bandera

Ultzamako armarria

Izen ofiziala Ultzama
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Ultzamaldea
Alkatea Arantxa Martínez Urionabarrenetxea,
(EH Bildu)
Herritarra ultzamar
Koordenatuak 43°0′0″N 1°40′41″W / 43.00000°N 1.67806°W / 43.00000; -1.67806Koordenatuak: 43°0′0″N 1°40′41″W / 43.00000°N 1.67806°W / 43.00000; -1.67806

Maps of municipalities of Navarra Ultzama.JPG

Eremua 96,7 km2
Garaiera 542 m
Posta kodea 31797 - 31799
Biztanleria 1.668 bizt. (2014)
Euskaldunen % 45,13
Dentsitatea 17,25 bizt./km²
http://www.valledeultzama.es/

Ultzama[1] Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri eta ibar bat da, Iruñeko merindadekoa. 96,7 kilometro karratu eta 1.668 biztanle zituen 2014. urtean. Esnekiak (gazta eta gaztanbera) ekoizteagatik ezaguna, golf zelaia eta Orgiko hariztia ere ibarreko ikur nagusitzat ditu.

Hamalau herritan banatuta dago, Larraintzar guztien burua izanik.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koldo Mitxelenak uste zuen Ultzama toponimoa zeltako Uxamatik zetorrela. Hitz horrek lekurik altuena esan nahi du, eta esanahi hori ongi datorkio Ultzamari, zeren, Basaburuarekin batera, Nafarroako isurialde mediterraneoko ibarrik altuenak baitira. Euskal ahoskerak Uxama hori Ultzama bihurtuko zuen, Mitxelenaren ustetan, beste toki batzuetan Osma (Bizkaiko Mallabiako auzoan bezala) bihurtu zuen bitartean.

Erdi Aroan, ibarraren izena idazkietan hainbat eta hainbat eratara azaltzen zen: Iozama, Utzama, Hutzama, Ucama edo Uzama, ustezko jatorrizko Uxama eta egungo Ultzamaren arteko eratorriak izango liratekeenak. 1366ko testu batean Urçama bezala agertu zen. Honek Jose Maria Satrustegi ur hitzarekin erlazionatzera eraman zuen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ultzamako Iraizotz kontzejuan, itsasoaren mailatik 550 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1971n jarritako beste estazio meteorologiko bat dago.[3]

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ultzamak mugakide ditu iparraldean Urrotz, Beintza-Labaien, Oitz, Donamaria eta Baztan; ekialdean Lantz eta Anue; hegoaldean Atetz eta Odieta; eta mendebaldean Basaburua.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ultzamako ikuspegia.

Herri hauek osatzen dute: Alkotz, Arraitz-Orkin, Auza, Eltso, Eltzaburu, Gorrontz-Olano, Gerendiain, Ilarregi, Iraizotz, Larraintzar (herriburua), Lizaso, Suarbe, Urritzola-Galain eta Zenotz.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen lehen erdialdean populazioa 2.300 biztanleen inguruan mantendu bazuen ere (beheranzko joera txikiarekin), 1960eko hamarkadatik aurrera biztanle galera handia gertatu zen eta XXI. mendearen hasiera 1.600 biztanle inguru izatera iritsi zen. XXI. mendearen lehen hamarkadan berreskurapen txiki bat gertatu zen.

Ultzamako biztanleria

2008ko erroldan jasota dagoenez, Espainiaz kanpoko 59 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 3,67 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan Ultzamako alkate kargurako Agrupación Ultzama (AU) eskuineko taldeko Francisco Pérez Arregi aukeratu dute. 2007an Udaleko bederatzi zinegotzietatik sei lortu zituen taldeak, eta, hortaz, gehiengo osoa udalean; beste hirurak Nafarroa Baik eskuratu zituen. Baliogabeko botoak 80 izan ziren (emandako guztien %8,46) eta 23 boto zuri izan ziren (botoen %2,66). Abstentzioa %30,49koa izan zen.

Ultzamako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Ultzama 545 6
Nafarroa Bai 298 3

2011ko udal hauteskundeetan ere AU izan zen garaile eta Pérez Arregik alkate karguari eutsi egin zion. Urte horretan AUrekin lehiatu zen zerrenda bakarra Bildu (4 zinegotzi) izan zen.

Ultzamako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Ultzama 450 5
Bildu 373 4

2015eko udal hauteskundeetan EH Bildu izan zen garaile alkatetza zuen AUri gailenduz. EH Bilduko Arantza Martinez Urionabarrenetxea hautatu zuten alkate.

Ultzamako Udala (2015)
Alderdia Botoak Zinegotziak
EH Bildu 449 5
Agrupación Ultzama 409 4

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helbidea: San Pedro kalea, 8 (Larraintzar kontzejua)

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Francisco Pérez Arregi AU
2011-2015 Francisco Pérez Arregi AU
2015-2019 Arantxa Martinez Urionabarrenetxea EH Bildu

Ultzamar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ultzama Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Ultzama
Escudo de Ultzama.svg
Alkotz | Arraitz-Orkin | Auza | Eltso | Eltzaburu | Gerendiain | Gorrontz-Olano | Ilarregi | Iraizotz | Larraintzar | Lizaso | Suarbe | Urritzola-Galain | Zenotz