Abelux

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abelux
Datuak
Motakonpainia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1945
Desagerpena1983

Abelux Eibarko enpresa bat izan zen, marka horretako bizikleta fabrikatzailea 20. mendean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abelux 1945ean sortu zen eta 1983an itxi[1]. Enpresaren sortzailea Pedro Atxotegi Gisasola (1913-1983) izan zen, eta Angel Goenaga zuen bazkide nagusia.

Lantegia Eibarko Zezenbide kaleko 3. zenbakian zegoen. Ez zegoen Abeluxen fabrika adierazten zuen kartelik. Kanpoan zeuden bizikletek salatzen zuten zer zen lantegi hura.

28 langile izatera iritsi zen, 24 gizonezko eta 4 emakumezko. Bere produktu nagusiak 15 urte arteko haurrentzako bizikletak, trizikloak eta go kart patineteak izan ziren. Bere ekoizpen handiena Gabonetarako eta otsailean Valentzian izaten zen jostailuen azokara bideratuta zegoen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Abelux, la firma más céntrica» El Diario Vasco 2021-06-19 (Noiz kontsultatua: 2021-11-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]