Aberri Mugimendua
Aberri Mugimendua | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Kroazia |
Agintea | |
Lehendakaria | Ivan Penava (en) ![]() |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2020ko otsailaren 29a |
Sortzailea | |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() |
Aberri Mugimendua (kroazieraz: Domovinski pokret) Kroaziako alderdi politiko nazionalista eta kontserbadorea da. 2020ko otsailaren 29an sortu zen Miroslav Škoro politikari eta abeslariaren eskutik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Miroslav Škorok, 2019ko hauteskunde presidentzialetara aurkeztu zena, alderdi hau sortu zuen 2020ko otsailaren 29an Miroslav Škororen Aberri Mugimendua izenarekin (kroazieraz: Domovinski pokret Miroslava Škore).
2020ko legebiltzarreko hauteskundeetarako alderdiak koalizio bat sortu zuen eskuineko beste alderdi batzuekin eta hauteskunde horietan, botoen %10,89 eta parlamentuan 16 eserleku lortu zituen.
Ideologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aberri Mugimendua alderdi nazionalista kroaziarra eta kontserbadorea da. Lurralde antolamenduaren ikuspegitik deszentralista da eta landa-eremua biziberritzea proposatzen du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- DPren web ofiziala (Kroazieraz)