Abigail

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Antonio Molinariren David eta Abigail.

Abigail (hebreeraz: אֲבִיגַיִל‬) Nabalen emaztea zen. Nabalen heriotzaren ostean, Davidekin ezkondu zen[1]. Daviden hirugarren emaztea izan zen, MikalSaulen alaba– eta Ahinoam-en ostean. Saulek Davidi Mikal emaztea kendu eta Paltirekin –Laixen semearekin– ezkondu zuen.

Daviden seme baten ama izan zen, Biblian izen desberdinekin azaltzen dena: Kroniken Liburuan Daniel (1kro 3,1), Samuelen 2. liburuan Kilab (2 Sm 3,3) [2] eta Dalouia (Δαλουια) txatal bereko Septuagintaren itzulpenean.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde batetik, hebreerazko ab (aita) hitza, eta bestetik, g-y-l erroa "alaitu" ditugu. Biak elkartuta esanahi desberdinak ondoriozta daitezke, hala nola, "aitaren alaitasuna" edo "alaitasunaren sorburua". [3]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   OFMCap, br. Matej Nastran, «1 Sm 25 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net . Noiz kontsultatua: 2018-03-08 .
  2.   OFMCap, br. Matej Nastran, «2 Sm 3 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net . Noiz kontsultatua: 2018-03-08 .
  3. (Ingelesez)  Berlin, Adele (2001) Women in Scripture: A Dictionary of Named and Unnamed Women in the Bible, the Apocryphal/Deuterocanonical Books, and the New Testament Eerdmans Publishing Company ISBN 9780802849625 . Noiz kontsultatua: 2019-07-11 .