Aci Castello

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aci Castello
Jaci Casteddu
Italiako udalerria
Aci Castello 060413.JPG
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Sizilia
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Catania
Jatorrizko izena Jaci Casteddu
Posta kodea 95021
ISTAT kodea 087002
Herriburua Aci Castello
Geografia
Koordenatuak 37° 33′ N, 15° 09′ E / 37.55°N,15.15°E / 37.55; 15.15Koordenatuak: 37° 33′ N, 15° 09′ E / 37.55°N,15.15°E / 37.55; 15.15
Aci Castello hemen kokatua: Italia
Aci Castello
Aci Castello
Aci Castello (Italia)
Map of comune of Aci Castello (metropolitan city of Catania, region Sicily, Italy).svg
Azalera 8.71 km²
Altuera 15 m
Mugakideak Aci Catena, Acireale, Catania, San Gregorio di Catania eta Valverde (Catania)
Demografia
Biztanleria 18.674 bizt. (2017ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea 2.143,97 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 095
Ordu eremua UTC+01:00, Europa Erdialdeko Ordua eta UTC+02:00
Katastro kodea A026
Sailkapen sismikoa 2 (Ertaina)
Matrikula CT
www.comune.acicastello.ct.it/1024/index.htm

Aci Castello (sizilieraz: Jaci Casteddu) Siziliako (Italia) Cataniako probintziako komuna bat da. 17.854 biztanle ditu, eta 8 km². Mugakide ditu Aci Catena, Acireale, Catania, San Gregorio di Catania eta Valverde komunak.

Arrantzaleen herri honen izena normandiar gazteluaren izenetik dator. Gotorleku hori itsasotik sortutako basaltozko harkaitz baten gainean eraiki zen. Erdi Aroan, 1076an, Rogelio Luriakoari babesa eman zion. Setio luze baten ondoren, Frederiko II.a Siziliakoak birrindu zuen; geratzen den zatian, gaur egun museo zibikoa dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aci Castelloren herria gazteluaren inguruan sortu zen, normandoek 1076an eraiki zutena, VII. mendeko bizantziar gotorleku baten gainean. 1169an, Aci Castelloren populazioa handitu zen Etnaren erupzio batek sumendiaren ondoko herriak abandonatu zirelako. Geroago, gaztelua Cataniako gotzainaren ondasuna bilakatu zen. 1296an, Roger Lauriakoak, Siziliar bezperetan aragoiar ontziteriaren almiranteak, Aci feudoa eta gaztelua Frederiko III.a Siziliakoa leialki laguntzeagatik jaso zuen. Bi gizonen arteko harremanak hoztu zirenean eta Rogerrek anjoukoei eskaini zienean, erregeak gaztelua setiatu eta konkistatu zuen eta Lauriakoa bere lurretatik egotzi. Margarita Lauriakoak, Rogeren ondorengoak, 1320an gaztelua eta lurraldeak berreskuratu zituen eta Blasko II.a Alagonakoari eman zizikion. Gizon honek Palermo anjoutarren erasoetatik defendatzen zuen bitartean, Bertrando di Balzok arpilatu zuen Aci.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aci Castello Aldatu lotura Wikidatan