Siziliera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Siziliera
Sicilianu
Idioma siciliano.PNG
Datu orokorrak
Lurralde eremua Italia
Hiztunak 4,8 milioi (Ethnologue-ren arabera)
Rankinga Ehun ez mintzatuenen artean
Eskualdea Sizilia, Erdialdeko eta hegoaldeko Calabria, Lecceko probintzia (Apulia), Salernoko probintziaren hegoaldea (Campania)
UNESCO sailkapena 2 zaurgarria
Hizkuntza familia
giza hizkuntzak
hizkuntza euroasiarrak
indoeuropar hizkuntzak
Italic languages
hizkuntza erromantzeak
Italo-Western languages
italo-romanic languages
centro-meridian Italian languages
Q3117884
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia subjektua aditza objektua, SOV hizkuntza eta silabadun hizkuntza
Alfabetoa latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2 scn
ISO 639-3 scn
Ethnologue scn
Wikipedia scn

Siziliera (u sicilianu) Sizilian mintzatzen den hizkuntza erromantze bat da, latin arruntetik eratortzen dena, eta greziera, arabiera, frantsesa, proventzera, katalana zein gaztelaniaren eragin handia duena.

Hizkuntzak, historia zein literatura aberatsa izateaz gain, hiztegi oparoa ere badu, 250.000 hitz baino gehiagorekin. Siziliaz gain, siziliera Calabriako hegoaldean nahiz erdialdean eta Apuliako hegoaldean ere mintzatzen da. Sizilierak eragin handia izan zuen Maltako hizkuntzan, XVII. mendeko bukaera arte, batez ere.

UNESCOren Liburu Gorrian galtzeko arriskurik ez duen hizkuntza gisa sailkaturik dago. Haren erabilera handia da familiaren zein lagunen eremuetan, ez baina arlo ofizialean edo idatzizkoan.

Sizilierazko literaturako idazle zein poetarik esanguratsuenak ondokoak dira: Giovanni Meli, Nino Martoglio, Domenico Tempio, Alessio Di Giovanni eta Ignazio Buttitta.

Hiztegi laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiera eta sizilierazko errepide-seinale elebiduna.
  • Se = Bai
  • No = Ez
  • Assabbinirica!, Assabbinidica!,Sabbinirica! = Kaixo!
  • Ni videmu = Ikusi arte!
  • Salutamu = Ikusi arte!
  • Grazzi assai! = Eskerrik asko!
  • Bon jornu = Egun on
  • Bon jornu macari a tia = Egun on, bai
  • Bona sira = Arratsalde on
  • Bona nutti = Gabon
  • Pi faùri = Mesedez
  • M'hà scusari = Barkatu
  • Vulissi nu cafè espressu = Kafe hutsa nahi nuke
  • Vulissi nu cafè macchiatu = Kafe ebakia nahi nuke
  • Vulissi nu cafè cu lu latti = Kafesnea nahi nuke
  • Vulissi na birra = Garagardoa nahi nuke
  • Bagnu = Komuna
  • Unni sunnu li bagni? = Non dago komuna?
  • Unn'è la stazziuni? = Non dago tren-geltokia?
  • Unn'è la frimmata di l'autobbussu? = Non dago autobus-geltokia?
  • Cci sunnu alberghi ccà a firriari tunnu? = Ba al da hotelik hemen inguruan?
  • Boni Festi! = Zorionak!
  • Comu va? = Zer moduz?
  • Bonu, e tu? = Ongi, eta zu?
  • Chi ura è? = Zer ordu da?
  • Nun capisciu = Ez dut ulertzen
  • Nun fumari = Ez erre
  • Matri = Ama
  • Patri = Aita
  • Nannu = Aitona
  • Nanna = Amona
  • Figghiu = Seme
  • Figghia = Alaba
  • Frati = Anaia / Neba
  • Soru = Arreba / Ahizpa
  • Casa = Etxe
  • Picciuli = Diru
  • Novu = Berri
  • Vecchiu = Zahar
  • Nomu = Izen
  • Pòpulu = Herri
  • Citàti = Hiri
  • Munti = Mendi
  • Mari = Itsaso
  • Ventu = Haize
  • Celu = Zeru
  • Stidda = Izar
  • Marti = Marte
  • Vènniri = Artizar
  • Luna = Ilargi
  • Nivi = Elur
  • Ciuri = Lore

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Siziliera Aldatu lotura Wikidatan
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.