Ad augusta per angusta

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ad augusta per angusta latinezko esamoldea da eta, hitzez hitz, “leku gorenetara leku estuetatik” esan nahi du. Per angusta ad augusta ordena ere har lezake.

Gotzon Garatek bere Atsotitzak bilduman, euskarazko ordaina topatu zuen: 4225. Errau bat (h)auts jan bio (behar da) zerura fateko (joateko). Egileak argitzen du 'errau' hitzak laboreak neurtzeko erabiltzen zen neurria zela: 22 kilo.

Forma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sintaktikoki aditza elipsian duen perpausa da, bi adizlagunez osatua (NORA eta NONDIK ZEHAR). Esamolde honetako augusta eta angusta hitzen artean paronimia dago.

Esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adierazten du loria edo arrakasta ez direla erraz lortzen, estuasunak pasatuta baizik. Bere forma eta zentzuagatik ad astra per aspera esamolde latindarrarekin du antza.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]