Adhur (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adhur
Datuak
JatorriaDonostia (Gipuzkoa)
Musika motadeath metal
Urteak1995
Produkzioa
Diskoetxea(k)War is Imminent, Erzsebet Records
Taldekideak
Eate
Egoitz

Adhur Euskal Herriko black/death metal musika taldea. Indar magikoa esan nahi du taldearen izenak. Euskal mitologian oinarritzen da taldearen sormena.

Eatek sortua 1995ko ekainean hasiera batean, Aiumeen basoako Egoitz batu zen taldera. Lehenak ahotsa, gitarra eta perkusioa eramaten du, bigarrenak baxu eta teklatua. Konposizioaren zati handiena Eatek hartzen du.

Lehen kanta ez zuten inoiz grabatu. Eatek "Iluno" konposatu zuena. Ondoren "Akelarreko Batzarra" eta "Sua" egin ziren, hurrenez hurren.

Aiumeen Basoa taldearekin eta horien estudioan grabatu ziren kantak 1998an. Bertan Ainhoa Soraluze mezzo-sopranoa, Josu Lopez baritonoa, Haritz Solupe txirularia, Azken Garrasia eta Ipsissimus Barrene bateria jolea eta Leire Elizes bibolin jolea. Hemendik aurrera zinta promozional bat egin zuten, aurreko abesti eta Aiumeen Basoa-ren "Aintzinako Guduen Oroimenak" zituena.

War is Imminent disketxearekin Ilbeltz eta Aiumeen basoarekin batera "Tryarchy Of Vasconia-Iluntasunaren Itzulera" proiektuarekin izen berbereko CDa atera zuten, hainbat informaziorekin batera. 1000 ale egin ziren, eta guztiak saldu ziren.

Abesti berrien sorrera oso urria izan zen Ilbeltz taldearen grabaketak zirela eta. Zortzi abesti berri daude dagoeneko, potente eta bizkorragoak baina epika eta erdiaroko soinua galdu gabe.

Donosti Rock banatzaileak "Tryarchy Of Vasconia-Iluntasunaren Itzulera" berreditatu zuen 2001an. 500 ale egin ziren.

2010ean Aiumeen Basoa taldeak Iraganeko bide malkartsutik diska kaleratu zuten Erzsebet Records zigiluarekin eta 6 abestiz osatua dago.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]