Aiumeen basoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aiumeen basoa
Datuak
JatorriaDonostia (Gipuzkoa)
Musika motapagan folk
Urteak1994
Produkzioa
Diskoetxea(k)War is Imminent, Erzsebet Records
Taldekideak
Egoitz
Beleak
Mikelot
Ruben
Eider
Oihane
Imanol
Lehengo taldekideak
Belainotz
Fory
Ibai
Informazio gehigarria
MySpace: aiumeenbasoa Musicbrainz: 90407770-8e6a-4d13-8998-e3a3e64cd0fa Songkick: 5107088 Discogs: 1820847 Edit the value on Wikidata

Aiumeen Basoa, Euskal Pagan Folk Metal deritzaion joera musikal honetan aintzindarietako bat da, 1994.urtean sortu zen hurrengo taldekideak zituelarik: Egoitz (baxua eta teklatua), Beleak (gitarra eta ahotsa), Mikelot (gitarra eta ahotsa) eta Belainotz (bateria).

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denbora aurrera joan ahala, honako partadideak batu ziren taldera: Paul (haize instrumentuak), Herio (teklatua), Ibone (ahotsa) eta Aitor (bibolina). Hiru abestiz osatutako lan promozionala grabatu ondoren, “Triarchy of Vasconia – Iluntasunaren itzulera” izeneko split batean parte hartzea erabaki zuten, arestian ekoiztutako kantak bertan sartuz. Beste bi euskal talderekin batera, Adhur eta Ilbeltz, argitaratu zuen azkenik 1999an "War Is Inminent" izeneko disketxe espainiarrak lana.

Taldekideen aldaketa ugari dela medio, Aiumeen Basoko ohizko jarduera guztiz moteldu zen, nahiz eta taldearen sortzaile izan ziren taldekideek kantak konposatzen jarraitu zuten. Hori dela eta, azkenik taldekide berriak sartu ziren taldean, Fory (Bateria), Ibai (Teklatua eta Eskusoinua), Oihane (Ahotsak), eta Imanol (Bibolina). Aiumeen Basoko estreineko lanean metal naiz Euskal Folk Kutsuko melodiak, erritmo aldaketa konplexu, instrumentu eta konponketa ugariz osaturiko lan borobila topa dezakegu. Euskal musika tradizionalaren eraginaz batera, Noruegako black metalaren eragina ere bertan da, Ulver edo In the woods bezelako taldeak aipa ditzakegularik.

Gaur egun, taldekideen artean ere izan da aldaketarik. Ibairen ordez Eider Bailador ari da teklatu lanetan eta Ruben Irigoyen baterian. Oraindik taldeak bere horretan jarraitzen du, noizbehinkako kontzertuak ematen eta kanta berri bat edo beste erakusten. Beharbada beste lanen bat argitaratzea legoke Aiumeen Basoaren planetan.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]