Aditz trinko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aditz trinkoa osagai bakarraz eratutako aditza da, eta unean bertan gertatzen ari dena edo ari zena adierazten du. Adibidez: nator («une honetan etortzen ari naiz») edo nentorren («une hartan etortzen ari nintzen»). Aditz trinkoetan informazio osoa (esangura, pertsona, aldia...) hitz bakar batean dago bilduta; aditz perifrastikoa ordea, bi elementuk osatzen dute: aditz nagusiak eta aditz laguntzaileak, alegia. Aditz trinkoa aditz laguntzaile baten beharrik gabe jokatzen da.

Aditz trinkoen kopurua mugatua da, aditz gehienak perifrastiko gisa bakarrik joka daitezke, gutxi batzuk izanik era trinkoan joka daitezkeenak. Forma trinkoa baduen aditza, gainera, perifrastiko gisa ere joka daiteke, beste aditzen era berean.

Hurrengo aditzen aldaera trinkoak ezagunak dira:

  • egon
  • etorri
  • ibili
  • joan
  • eduki
  • ekarri
  • erabili
  • eraman
  • eroan
  • io (esan)
  • jakin
  • iritzi
  • irudi
  • erion
  • etzan
  • iraun
  • ihardun
  • iharduki
  • entzun
  • ezagutu
  • ikusi
  • atxeki
  • erran
  • jarraiki

Taulak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egon.png
Etorri.png


Ibili.png
Joan.png


Eduki.png
Ekarri.png


Erabili.png
Eraman.png


Eroan.png
IO (esan).png


Jakin.png
Eritzi.png


Irudi.png
Erion.png


Etzan.png
Iraun.png


Ihardun.png
Iharduki.png


Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entzun.png
Ezagutu.png


Ikusi.png
Atxeki.png


Erran.png
Jarraiki.png