Adizlagun
Adizlaguna adberbio-funtzioa betetzen duen izen-sintagma batez eta deklinabide-atzizki batez osatutako multzoa edo izen-sintagma eta postposizio batez osatutako multzoa da. Adibidez:
- Etxe eder batean bizi zen kondea (adizlaguna: etxe eder batean)
- Modu itsusian erantzun zidan dendariak (adizlaguna: modu itsusian)
- Bihar arte ez naiz itzuliko (adizlaguna: bihar arte)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.