Adberbio
Adberbioa gramatika-kategorietako bat da; aditzak —edo perpaus osoak— adierazten duenari buruzko informazio osagarria ematen duen hitz edo hitz-multzoa da.
Adberbioak perpausaren zatietako bat izan ohi dira. Hizkuntzalari modernoek adierazi dutenez, "adberbio" terminoa "komodin" kategoria moduko bat bezala erabili izan dela. Kategoria hori portaera sintaktiko desberdinak dituzten hitzak sailkatzeko erabiltzen da, eta ez dute zertan oso antzekoak izan, salbu eta eskuragarri dauden beste kategorietako batean ere sartzen ez badira (substantiboa, adjektiboa, preposizioa, etab.)[1].
Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskaraz, irizpide morfologikoetan oinarriturik, bi sailetan banatzen dira: batetik, adizlagunak (deklinabide-atzizki bidez eratuak, hala nola mendi-an, aita-rentzat, edo postposizio bidez eratuak, hala nola mahai azpian); eta, bestetik, aditzondoak (atzizkirik eta postposiziorik gabe eratuak, hala nola gaur edo berandu).
Aldaezintasuna zalantzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hainbat hizkuntzatako gramatiketan azpimarratu izan da adberbioen ezaugarri nagusia dela aldaezintasuna[2]. Gaztelaniazko 'siempre' adberbioa ez da formaz aldatzen, baina euskaraz, halakorik egon daitekeen arren ('ere' partikula adibidez), adberbioek postposizioak hartzen dituzte (betiko, bihartik), eta baita mugatzaileak ere ('laguna urrutian bizi da'). Hala ere, adberbioek ez dute kasu-marka gramatikalik hartzen (*atzok), baina bai leku-denborazkoak (atzotik) batzuetan; adberbio batzuek, baina ez guztiek, gradu markak har ditzakete (beranduegi, *atzoegi). Argumentu horiek erakusten dute euskal adberbioa, guztiz aldaezina ez bada ere, badituela eranskinak hartzeko gainerako izenkiek ez dituzten mugak.
Funtzioak aditzetatik haratago[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Adberbioen definizio estandarretan aditzaren osagarri diren arren, euskaraz aditzaz gain ('lasterka etorri'), adjektiboak ('aski ederra') eta are beste adberbio batzuk ere ('arras ongi') alda ditzakete[2].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) Payne, Thomas E.; Payne, Thomas Edward. (1997-10-09). Describing Morphosyntax: A Guide for Field Linguists. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-58805-8. (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
- ↑ a b «Adberbioa [Sareko Euskal Gramatika»] www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).