Admiralty tunela

Koordenatuak: 36°07′47″N 5°21′11″W / 36.129634°N 5.352938°W / 36.129634; -5.352938
Wikipedia, Entziklopedia askea
Admiralty tunela
Admiralty Tunnel
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Designation for an administrative territorial entity of a single countryItsasoaz haraindiko britainiar lurralde
Itsasoaz haraindiko britainiar lurralde Gibraltar
Koordenatuak36°07′47″N 5°21′11″W / 36.129634°N 5.352938°W / 36.129634; -5.352938
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1890(e)ko hamarkada
JabeaGibraltarko Gobernua
Dimentsioak1 (luzera) km

Admiralty tunela (Almirantegoko tunela) Gibraltar azpiko tunela da. Tunela ekialdetik harria ekartzeko egin zen. Bigarren Mundu Gerran, bestetik, tunela operazio zentro baten egoitza izan zen eta Dwight Eisenhowerek bertatik Zuzi Operazioa (Operation Torch) egitea aurreikusi zuen. 2013. urteaz geroztik, operazio gune hori datu instalazio seguruak gordetzeko erabiltzen da.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gibraltarreko itsas armadaren itsasontzi base berria 1893an hasi zen eraikitzen. Bolada batean harria ekialdeko harrobitik txalupaz eramaten zen. Lan hori errazteko Gibraltarreko arrokaren ekialdetik mendebaldera zihoan tunela egin zen, bakarra ezaugarri horrekin. Barrutik, harriak garraiatzeko, bide estuko burdinbide bat egin zen.

Bigarren Mundu Gerran tunela berriro handitu zen eta erdialdera 3.000 metro koadroko eremua prestatu zen, komunikazio zentro bilakatzeko. Aliatuen Komandoko Egoitzako zentroa alde guztietatik etsaien bonbatik babestuta zegoen, arrokaz inguratuta baitzegoen. Dwight Eisenhower-ek Afrika iparraldeko inbasioa, Zuzi Operazioa (Operation Torch) izenekoa, bertatik antolatu zuen. Han zegoen Aliatuen inguruko egoitza nagusia. Ondorioz, Eisenhowerek operazioak agindu ez ezik, britainiarra ez izanik lehenengo pertsona izan zen, berrehun urtetan, Gibraltarren, agintean egon zen pertsona bakarra. Egoitza erabat prestatuta zegoen, aizetzeko instalazioak, elektrizitatea, argiztapena eta komunikazio loturak propioak baitzituen.

Gaur egun, hasieran Vault Technology Services konpainiaren eskuetan zegoen eta orain Continent 8-ak operatzen du bertatik. Gune horretatik on-line jokuaren datuak kontrolatzen dira.[2] Horretarako 3.000 metro karratuko zabalera duen espazioa du, guztia 80 gelatan banatuta. Ez dago publikoarentzat irekita baina posible da mutur batetik bestera ikusteko eta, beraz, tunela nolakoa den behatzeko. Tunelaren mendebaldeko muturratik Queensway-tik sar eta ikus daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]