Itsasoaz haraindiko britainiar lurralde

Itsasoaz haraindiko britainiar lurrraldeak (British Overseas Territory, ingelesez) Erresuma Batuaren subirautzapean eta kontrolpean dauden koloniei deitzen zaie. Lurralde hauek ez dira Erresuma Batuaren zati Ingalaterra edo Ipar Irlandaren modura adibidez.
Gaur egun menpeko lurralde hauek ez ditu zuzenean Erresuma Batuak administratzen. Bakoitzak bere gobernua du eta Erresuma Batua beraien babes eta kanpo harremanetaz arduratzen da. Hori horrela izanik, ez dute Britainiar Parlamentuan ordezkapenik.
Charles III.a, lurralde horietan Erresuma Batuko errege bezala ezagutzen da eta menpeko lurralde guztiek onartzen dute beraien errege gisa.
Lurralde bakoitzak gobernadore bat du Erresuma Batuko monarkak aukeratua —Erregeak— eta "Bere Maiestaren Gobernu"-ko ordezkari bezala jarduten du.
Lurraldeen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akrotiri eta Dhekelia: Episkopi
Aingira: The Valley
Bermuda: Hamilton
Birjina uharte britainiarrak: Road Town
Britainiar Lurralde Antartikoa: Rothera
Gibraltar: Gibraltar
Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwichak: King Edward Point/Grytviken
Indiako Ozeanoko Britainiar Lurraldea: Diego Garcia
Kaiman uharteak: George Town
Falklandak: Stanley
Montserrat: Plymouth (de iure), Brades (de facto)
Pitcairn uharteak: Adamstown
Santa Helena, Ascension eta Tristan da Cunha: Jamestown
Turkak eta Caicoak: Cockburn Town
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- United Kingdom Overseas Territories Association (Ingelesez)