Adolfo Muñoz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Adolfo Muñoz Sanz, ezizenez Txiki, (Mañueta, Araba, 1959), euskal sindikalista da. 2008ko azaroaren 27tik, ELAren XII. Kongresutik alegia, ELA sindikatuko idazkari nagusia da, %91,22ko babesarekin Jose Elorrietaren lekukoa hartuz.

Cegasa enpresan egin zuen lan 14 urteez, 1980ko hamarkadaren amaiera arte, enpresatik liberatu zenean. Lan egiten zuen bitartean Gizarte-graduatua eta Zuzenbidea ikasi zuen. 1989tik 2000 urtera ELA sindikatuko Arabako Zerbitzu Publikoen Federakuntzako arduraduna izan zen. 2003an Metalaren Federazioaren idazkaria izendatu zuten eta 2004an ELAren batzorde exekutiboan sartu zen. 2008ko azaroaren 27tik, ELAren XII. Kongresutik alegia, ELA sindikatuko idazkari nagusia da, %91,22ko babesarekin Jose Elorrietaren lekukoa hartuz.


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.