Edukira joan

Adrianoren tenplua

Koordenatuak: 41°53′59″N 12°28′46″E / 41.8997°N 12.4794°E / 41.8997; 12.4794
Wikipedia, Entziklopedia askea
Adrianoren tenplua
Regio IX Circus Flaminius
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°53′59″N 12°28′46″E / 41.8997°N 12.4794°E / 41.8997; 12.4794
Map

Hadrianeum edo Adrianoren tenplua, 145ean eraiki zen, eta, gaur egun, Piazza di Pietran dagoen eraikin bati atxikita dago. Tenplua, bere oinordekoa izan zen Antonino Piok eraiki zuen Adriano enperadorearen omenez[1].

Tenplu erromatarretik, gaur egun, 15 metroko altuerako hamaika zutabe korintoar baino ez dira kontserbatzen, lau metroko altuerako podium baten gainean. Tenpluaren hondakinak XVII. mendeko Carlo Fontanaren eraikuntza batean txertatuta daude. Eraikinean Erromako burtsak funtzionatu zuen.

Hadrianeumaren grabatua, Alo Giovannolik egina 1615ean.

Hadrianeumeko grabatua, c.1750.

Tenplu oktastilo bat zen eta 15 zutabe zituen luzeran, horietatik lau desagertu direlarik,naos batekin. Inperioko probintzia ezberdinak irudikatzen zituzten erliebeekin apaindua zegoen, eta, gaur egun, Kapitolioko Museoetan daude. Gaur egun, Adrianori eskainitako museo bat eta arte-galeria bat daude eraikinean[2][3][3]

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Italieraz) «ll Tempio di Adriano» Capitolivm 2015-07-07 (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  2. «Plinto con personificazione di Provincia (Achaia?) dal Tempio di Adriano | Musei Capitolini» www.museicapitolini.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  3. a b (Italieraz) null. «Tempio di Adriano» www.beniculturali.it (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]