Adur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Adur zoria da, azti eta sorginen ahalmena. Baita ere azti-sorginek magia egiteko erabilitako indarra. Biraoa, esate baterako, adurraren bidez igortzen da kaltetu nahi den pertsona edo gauzarengana. Gauza edo pertsonaren irudiaren gaineko ekintza sinboliko batek bere adurra igortzen du, eta imaginak irudikatutakoaren aurka erreproduzitzen da urrunera. Edozeinek erabili dezake adurra.

Batzuetan gizakiak adurra erabil dezake zenbait irelu dominatzeko.

Badaude zenbait pertsona adurra begiradarekin menperatu eta erabili dezaketela. Begiradarekin adurra mugitzeko ahalmena dute, eta haren bidez kalteak ekartzen dizkiete, gauzaki, gizaki eta animaliei.

Pertsona haiek "betadurra" dutela esaten da, begizkoa eragiten duen indarra.

Elezaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barandiaranek Leitzako istorio hau kontatzen zuen adurraren indarrari buruz:

Beste hainbat lekuetan bezala Leitzan ohikoa zuten sagarrak jasotzeko lanak auzokoeek elkarrekin egitea arratsaldetan. Halakoetan sagastiaren jabeak azkaria eskeintzen zien lanera hurbildutako auzokoei. Baserriaren jabea gainera aberatsa izanez gero, ardoa "barkilo" izeneko zilarrezko platerrean zerbitzen zuen.
Behin Marikurrena edo Maxurrerena baserriko familiak auzokoak deitu zituzten Inguruarte parajean zeukaten parajean lana egiteko.
Askarian bitartean ardoa zilarrezko barkilo eder batean zerbitzatu zuten, baina amaitzerakoan emakume batek mahai-zapiak eta platerak jasotzerakoan, sagarrondo zahar baten enborraren gainean jarri zuen barkiloa, eta bertan ahaztu zuen.
Marikurrenakoek laster somatu zuten barkiloaren falta, baina barkiloa sagarrondoan utzitako auzoko emakumeak ez zuen gogoratzen non utzita zeukan eta ez zuen inon topatzen.
Marikurrenakoek susmatzen hasi ziren emakumeak barkiloa lapurtu ziela, ustezko lapurra zigortzea erabaki zuten.
Kandela bat bihurritu zuten eta (lapurraren irudia bezala, begiratu begizko) eta santu baten aurrean erre zuten. Horrela uste zuten lapurra zigortua izango zela, alegia, gorputza bihurrituko zitzaiola eta bizitza itzali.
Emakumeak ordea ez zuen inolako kalterik jasan, bai ordea beraien sagastiko sagarrondo zahar bat. Zuhaitza ihertu egin zen eta egurretarako botatzerakoan eta denen harridurarako barkiloa azaldu zen barnetik hustutako enborraren barruan.
Zera ondorioztatu zuten, beraiek deitutako adurrak barkiloa ezkutatzen zuen sagarrondoarengan eragin zuela arbola ihertzen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.