Edukira joan

Aturri

Aturri
Datu orokorrak
Garaiera5 m
Motaibaia eta Ibai nagusia
Luzera308 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°31′46″N 1°31′25″W / 43.529444444444°N 1.5236111111111°W / 43.529444444444; -1.5236111111111
Babestutako-eremuaQ128544577 Itzuli
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera16.912 km²
Arro hidrografikoaAdour basin (en) Itzuli
Ur-emaria350 m³/s
LakuakLac de Payolle (en) Itzuli
IturburuaLa Mongie
Bokalea
()
Ozeano Atlantikoa (Angelu
Tarnose)

Aturri[1] (frantsesez: Adour, okzitanieraz: Ador) ibai bat da, Pirinioetan sortu (Pirinio Garaiak departamenduan), Landetatik igaro eta Lapurdiko Angelu hirian Ozeano Atlantikora isurtzen dena.

Aturri Baiona zeharkatzen
Aturriren Behe Erdi Aroko ibilgua eta 1578z geroztiko bokale berria

Euskarazko Aturri izena latinez Aturrus zen: horrek iturri euskarazko hitza eta théron langedozierazko hitzarekin lotura du. Erro bera Frantziako Eure (Atura), Aar (Arura) edo Arroux (Aturauos) ibaietan omen dago.

Gaskoizko adour izenak «iturri» edo «ubide» esan nahi du.

Antzina, Aturri ibaia ez zen gaur egungo lekuan itsasoratzen. Bernard Saint-Joursek (1877-1938) frogatu zuen egungo Capbretongo Hobia antzina Aturri ibaia itsasoratzen zen jatorrizko bokalea zela;[2] izan ere, Izotz Aroan, itsasoa askoz beherago zegoen garaian, Aturrik arroila sakon luze bat osatzen zuen egungo ozeanoan barrena: Capbretongo Hobia. 35 kilometroko luzera du urpean, eta 1.000-1.500 metroko sakonera. Egun, badu berezitasun bat itsas ingurune horrek: ekaitzak jotzen duenean ere, hobi horren gaineko urazalak bare segitzen du.[3]

Beraz, historikoki Aturrik Capbretonen zuen bokalea aspaldi, Baionatik 40 kilometro inguru iparralderago. Aturri ibaiak behin Baiona hiria atzean utzi eta hiru kilometro iparralderantz biratzen zuen eta hamabost kilometro inguruz kostaldeari buruz paralelo zihoan eta, behin Capbreton udalerria igarota, mendebalderantz biratu eta urak Atlantikoan isurtzen zituen.

Cronographus anni 354 idazlanak azaltzen duenez (IV. mendekoa), Aturri nabigagarria zen egungo Aire-sur-l'Adoureraino, 115 kilometroan ibaian gora.[4] Ur gehienak jatorrizko Capbreton inguruko bokalean itsasoratzensegitzen zuen. Hala ere, iparralderago ere bazihoan, eta bigarren itsasadar bat ere sortu zuen, Vieux-Boucau-les-Bains inguruan itsasoratzen zena. Horren ondorioz, Baiona eta Capbreton arteko ibaiaren uren maila jaitsi zen. 1517an, Vieux-Boucau-les-Bains eta Capbreton artean, hirugarren itsasadar bat ere sortu zen aldi baterako, baina bere gisa itxi zen.

XII. mendean, Aturri Baionatik itsasoratzen zen, bokaleak aldakorra izaten segitu baitzuen. Mende bukaeran, haatik, ekaitz baten ondoren, ibaiak iparraldeko bidea hartu zuen berriz Capbretonerantz. Hori bide da Baionan finkatutako hainbat merkatari eta artisau Donostiara lekualdatzeko arrazoietako bat, hiria izen horrekin Antso Jakitunak sortu zuenean (1181).

XV. mendearen bukaera aldera, ibaia Capbreton eremuan itsasoratzea zaildu egin zen, hortaz ibaiak pixkanaka bere ibilbidea iparralderago luzatu eta gaur egungo Soustonseko aintzira inguruan itsasoratzen zen. Fenomeno bitxi horren eragileak itsasaldiak edota enbata itzelen bat, edota biak batera lirateke.

Baiona Frantziako Erresumara igarotzean portuaren arazoak larriak ziren, hiritik itsasorako nabigazioa zailtzen hasi baitzen, hortaz behin-betiko konponbide bat guztiz beharrezkoa zen. Hiriak lehenbizi Karlos VIII.a Frantziakoari eta ondoren Luis XII.a Frantziakoari indusketa lanak ahalik eta azkarren burutu zitezen eskatu zien, Aturri ibaiaren bokalea jatorrizko Capbreton eremuan itsasoratu zedin. Halere 1560ko hamarkada arte egoera bere hartan mantendu zen.

1572an Louis de Foix ingeniariaren zuzendaritzapean Bokale inguruan zegoen duna gerrikoaren indusketa lanei ekin zitzaien eta azkenik 1578an gaur egungo bokale artifiziala amaitu zen, Bokale udalerrian, garai hartan "Boucau Neuf" ("Bokale Berria") deitua. Hura zela kausa, Nafarroa Garaia bere itsas salerosketa Baionatik bideratzen hasi zen harrezkero, ia aldi berean Donostiako Errejimenduak portuetako (Pasaiako eta Donostiako bertako) salgaien gaineko zergak nabari igo zituenean.

Bizkaiko golkoko ur eta olatuek urtero bokale horren aurka milioi erdi tona hondar baina gehiago jaurti ohi dituzte, horren ondorioz eta 1960. urtera arte eta bokaleko kanpo dikeak eraiki ziren arte Baionako barne portua aldika ixtera derrigortua zen. Bost mende inguruko itsasoaren aurkako borroka etengabearen ondoren gaur egungo Baionako portua egotea ahalbideratu da.

Alboko Xibertako basoa ere XIX. mendean gizonaren eskuak landatutakoa da, jatorriz eremu horretan zeuden padurak idortzeko asmoz.

Aturri Bigorra Garaiko Campan haranean sortzen da, hiru errekaren lotunean:

Hantxe hasten da 335 kilometroko bere ibilbidea. Ibaiak iparralderantz jotzen du ehun kilometroan Pirinio Garaiak zeharkatuz eta Gerseraino. Hantxe, mendebalderantz egiten du, Madirango mahastiak inguratuz. Behin Landetan hegoaldeko Chalosse eta iparraldeko Gaskoiniako Landak eskualdeak banatzen ditu.

Port-de-Lannen, Peirahoradatik gertu, Lavedan, Bearno eta Zuberoako urak lotzen zaizkio. Ahoa Bizkaiko golkoan du, Angelu eta Tarnos artean. Bokalea Capbretongo estuarioa sortzeko laguntzen du.

Ibaian oraindik angula, txitxardin eta izokinak daude (Salmo salar): Europako ibai bakarretako bat da.

Uhaldea Izena Eskualdea
EskuinaldeaAturri PayollekoaBigorra Garaia
EzkerraldeaAturri GrippekoaBigorra Garaia
EzkerraldeaAturri LesponnekoaBigorra Garaia
EzkerraldeaOussouetBigorra Garaia
EzkerraldeaÉchezRivière-Basse
EskuinaldeaEstéousRivière-Basse
EzkerraldeaLouetRivière-Basse
EskuinaldeaArrosRivière-Basse
EzkerraldeaBergonsArmañac eta Vic-Bilh
EzkerraldeaSagetArmañac eta Vic-Bilh
EzkerraldeaLéezArmañac eta Vic-Bilh
EzkerraldeaBahusChalosse
EzkerraldeaGabasChalosse
EskuinaldeaMidouzeMarzanako eskualdea
EzkerraldeaLoutsChalosse
EzkerraldeaLuyChalosse
EzkerraldeaGave Batua[5]Bearno
EzkerraldeaBiduzeIpar Euskal Herria
EzkerraldeaArhanIpar Euskal Herria
EzkerraldeaArdanabiaIpar Euskal Herria
EzkerraldeaErrobiIpar Euskal Herria

Aturri Euskal Herria eta Frantziako ibai nagusietariko bat da. Itsasoan ahoratzen dutenen artean, eskualdeko ibaien artean, emari handiena duena da, nahiz eta Dordoina eta Charente luzeagoak izan.

Menditsu motako ibaia, euri-elurreko erregimenekoa. Hona hemen urteko emaria, azpiarroez ikusita.

Azpiarroa Azalera
(km²)
Bataz-besteko
urteko emaria (m³/s)
Erdialdeko Iturri 5.780 64,2
Midouze 3.590 20,5
Bearnoko ibaiak 5.400 182
Euskal ibaiak 2.110

Ibai nabigagarria da bere ibilbidearen azken 75 kilometrotan.

Zeharkatzen dituen udalerri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]