Afixa

Horma-irudia[1], horma-iragarkia[2], afixa (Ipar.) edo kartela (Heg.) horma batean, edo bestelako helduleku batean, zintzilikatu edo itsasteko iragarki, informazio mezu, edo, oro har, kumunikazio jarduera bat da, testua eta irudiak batzen dituena gehienetan.

Kartelen barruen, formato zehatzago batzuen kasuan, hitz zehatzagoak erabil daitezke, ahal nola: lona, posterra, biniloa, display, banderolak, roll-up, pankartak, argibide-taula, bannerrak... Afixa, izatez, posterra da.
XIX. mendetik aurrera artearen adierazpide garrantzitsua izan da. Publizitate eta politika mezuak zabaltzeko erabili izan dira. Arte ekoizpenak izanik, museotan, artxibategitan edo liburutegitan jaso izan dira eta ondarearen datu base edo liburutegi digital batzuetan ikus daitezke, ahla nola, Espainiako Liburutegi Nazionalaren online aplikazioan, bere "Publizitate-kartelak" atalean[3] eta Frantziako Liburutegi Nazionaleko Gallica web aplikazioan, "Affiches et affichistes, XIXe-XXe siècles".[4] Lazkaoko Beneditarren fundazioaren artxiboak, Euskal Herrian XX. eta XXI. mendean argitaratutako afixa eta eranskailuen bilduma handiena du.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «'horma-irudi' - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (kontsulta data: 2021-06-02).
- ↑ «'horma-iragarki' - Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-06-02).
- ↑ «Publizitate-kartelak | Biblioteca Nacional de España» www.bne.es (kontsulta data: 2025-10-17).
- ↑ «Affiches et affichistes, XIXe-XXe siècles | Gallica» gallica.bnf.fr (kontsulta data: 2025-10-17).
- ↑ «Pegatinak eta kartelak .Lazkaoko Beneditarren Fundazioa, dokumentazio gunea» www.lbf.eus (kontsulta data: 2025-10-17).