Agatokles (Agatokles Sirakusakoaren biloba)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Agatokles (Agatokles Sirakusakoaren biloba)
Bizitza
Jaiotza ?
Familia
Ama Theoxena of Egypt
Jarduerak

Agatokles (antzinako grezieraz: Ἀγαθοκλῆς), K.a. III. mendean bizi zen. Egiptoko greziar noblea zen eta amaren aldetik lotura zuen Ptolomeoren leinuarekin.[1]

Familiaren aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agatokles Teoxena Egiptokoaren bigarren semea zen, aitaren eta beste anaia edo arrebaren izenak galdu dira [1]. Amaldeko aitona Agatokles Sirakusakoa zen, geroago Siziliako erregea bilakatu zena[2][3]. Amaldeko amona Teoxena Sirakusakoa izan zen, greziar-mazedoniar noble bat, zeina Egiptoko Ptolomeo II.a Filadelfoa[4] greziar-egiptar faraonaren amaldeko bigarren arreba-ordea zen. Ptolomeo gobernatu zuen K. a. 283-246 artean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agatokles Egipton jaio eta hesi izan zen, beharbada Alexandrian. Jaiotza data ezezaguna da; Ptolomeo I.a Soterren agintaldian (K.a. 305-283) edo haren amaldeko osabaren erregealdian, Ptolomeo II.a. Errege honek Agatoklesen ama Tebaidara erbesteratu zuen [5] edo Koptosera salaketa faltsuekin joan zitzaiolako zenbait alderdiei buruz[6]. Pertsona horien izenak galdu dira papirotan idatzi zirelako[7]. Litekeena da amaren erbesteratzea Arsinoe I.aren erbesteratzearekin lotuta egotea[8], Ptolomeo II.aren lehen emaztea K.a 274/273an atzerriratua izan zena. Nahiz eta Agatokles Ptolomeo leinuaren noblea izan, ezer gutxi dakigu haren bizitzari buruz. Bera ezkondu zen egiptiar-greziar noble batekin, Oenante. Harentzat Agatokles lehen senarra izan zen[9]. Bikoteak lau seme-alaba izan zituen: hauetariko bat Agatokles Egiptokoa izan zen beste alaba bat Agatoklea izenekoa eta gainontzeko bi alaben izenak ezezagunak dira[10].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]