Ptolomeo II.a Filadelfoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ptolomeo II.a Filadelfoa
Ptolemy II MAN Napoli Inv5600.jpg
Faraoi

Bizitza
Jaiotza Kos, K. a. 308
Herrialdea Antzinako Egipto
Heriotza Alexandria, K. a. 246 (61/62 urte)
Familia
Aita Ptolomeo I.a
Ama Berenize I.a Egiptokoa
Ezkontidea(k) Arsinoe I.a
Arsinoe II Itzuli
Bikotea(k) Bilistiche Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Ptolomeotar dinastia
Jarduerak
Jarduerak subiranoa

Ptolomeo II.a Filadelfoa (antzinako grezieraz: Πτολεμαίος Φιλάδελφος; K.a. 308-246) Ptolomeotar dinastiako bigarren faraoia izan zen; Egipton K.a. 285-246 denbora-tartean gobernatu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egeoko Kos irlan jaio zen eta Ptolomeo I.a Soter eta bere emazte Berenize zituen guraso. K.a. 283an aita hiltzean, hasi zen erreinatzen.

Ptolomeo errege malenkoniatsua izan zen, gerrarako gaitasun txikikoa, baina oso trebea diplomaziarako, eta baita zientzia eta arteen zalea eta bultzatzailea ere. Eskuizkribuak, margoak eta animalia exotikoak bildu zituen. Dinastiako gizon aberats eta boteretsuena izan zen. Haren ondorengoa bere seme Ptolomeo III.a Evergetes izan zen.

Kanpo-politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, Ptolomeo II.aren kanpo-politikaren azken balantzea positiboa izan zela esan daiteke, bere abilezia diplomatikoa erabilita porrot militarren ondorioak indarrik gabe uzten asmatu baitzuen. Basikoki, hiru gerrari aurre egin behar izan zien:

Barne-politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egipton Ptolomeo II.ak hiri berri garrantzitsuak fundatu zituen, greziar taldeekin populatu zirenak. Lanaren antolaketa tradizionala (batez ere nekazaritza) indartu zuen, ekoizpena areagotzeko. Erregeak moneta-sistema berria ere ezarri zuen. Egiptoko ekonomiak bi zutabe zituen: landa bera eta Alexandria. Ptolomeok hiritarren erlijioaz ere interesa agertu zuen. Haren merituetako bat Alexandria antzinako kultura-gune eta ikerketa-gune garrantzitsu bihurtzea izan zen. Besteak beste, Alexandriako Liburutegia eta Museoa bera hobetu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ptolomeo II.a Filadelfoa Aldatu lotura Wikidatan