Ptolomeo I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ptolomeo I.a
Ptolemy I Soter Louvre Ma849.jpg
Strategos


Somatophylakes


Faraoi

305 K. a. - 283 K. a.
Alexandro IV.a Mazedoniakoa - Ptolomeo II.a Filadelfoa
Bizitza
Jaiotza MazedoniaK. a. 367 aldean
Heriotza AlexandriaK. a. 283
Familia
Aita Lagus
Ama Arsinoe Mazedoniakoa
Ezkontidea(k) Artakama
Euridize Egiptokoa
Thaïs
Berenize I.a Egiptokoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Ptolomeotar dinastia
Lanbidea
Lanbidea subiranoa, historialaria eta militarra

Ptolomeo I.a Soter[1] (antzinako grezieraz: Πτολεμαῖος Σωτήρ, Ptolemaĩos Sōtḗr, «Ptolomeo Salbatzailea»); Mazedonia, K. a. 367 aldean - Alexandria, K. a. 283) Egiptoko erregea izan zen K. a. 305etik 283ra bitartean. Lagiden dinastia grekoa sortu zuen Egipton.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexandro Handiari lagundu zion Asiara, haren gudarosteen buruzagi baitzen, eta espedizio hari buruzko kronika bat idatzi zuen. Egiptoko eta Libiako satrapa izendatu zuten K. a. 323. urtean, eta Zireneraino hedatu zuen bere erreinua. Siria, Jerusalem eta Zipre konkistatu zituen ondoren. Seleuko I.a Nikator babestu eta harekin bat egin zuen Antigono Monoftalmosen eta haren seme Demetrioren aurkako borrokan eta garaipenean (K. a. 312). Asia Txikiraino eta Greziaraino hurbildu zen Ptolomeo, baina Zipreko kostaldearen aurrean itsas gudua galdu ondoren, gainbehera etorri zen itsasoan zuen nagusitasuna, eta Egipto eta Zirene baizik ez zitzaizkion geratu.

Bere burua errege izendatu zuen, eta faraoiek zituzten eskubideez jabetu zen. Zelesiria (K. a. 301), Zipre (K. a. 295-294) eta Zikladeetako babesgoa (K. a. 287) berreskuratu zituen ondoren. Alexandria egin zuen Egiptoko hiriburu, eta guztiz edertu zuen. Merkataritza, zientziak eta artea bultzatu zituen, bestalde.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ptolomeo I.a Aldatu lotura Wikidatan