Edukira joan

Aglaonike

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aglaonike

Bizitza
JaiotzaTesalia, ezezaguna
Heriotzaezezaguna ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakastronomoa

Aglaonike, Aglaonice edo Aganize Tesaliakoa (grezieraz: ἈγλαονίκηAglaoníkē) Antzinako Greziako astronomoa izan zen, K.a. I. edo K.a. II. mendeen artean bizi izan zena[1]. Plutarkoren idazkietan[2] eta Apolonio Rodaskoaren eskoliotan aipatua agertzen da[3], Hegetor Tesaliakoaren alaba zen astronomo gisa. Ilargia zerutik desagertarazteko zuen gaitasuna zela eta magia egiten zuela esaten zen; horregatik, eklipseak noiz eta non gertatuko ziren aurre-esateko gaitasuna zuela uste da[4][5].

Antzinako Greziako esaera batek zioen "Bai, Ilargiak Aglaonikeri men egiten dion bezala"[6]. Beste emakume astronomo batzuk, hauek ere magia-egile gisa, Aglaonikerekin lotu izan dira. "Tesaliako sorginak" izena eman zieten, eta K.a. I eta III. mendeen artean bizi izan ziren[6].

Platonen Gorgias dialogoan Sokratesek esaten du: "Baina, beldurra izan behar badugu, lagun maitea, ez dadila gertatu Tesaliako emakumeei buruz esaten dena Ilargia jaistaraztea lortzen dutenean (...)"[7].

Plutarkoren arabera "oso ondo ezagutzen zuen ilargi betea noiz eklipsatu behar zen, eta bazekienez aurretik Ilargia noiz ezkutatuko zen Lurraren itzalaren atzean, emakumeetaz probesten zen sinestaraziz bera zela erortzea lortzen zuena"[8].

Artizarrean dagoen krater batek ber izena darama[6]. Jean Cocteauren Orpheus filmeko pertsonaia bat da ere, Euridizeren laguna eta Emakumeen Ligako liderra. Judy Chicagoren The Dinner Party artelanean agertzen den emakumeetako bat da[9].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bicknell, P.. (1983-06-01). «The Witch Aglaonice And Dark Lunar Eclipses in the Second and First Centuries BC» Journal of the British Astronomical Association 93: 160–163. ISSN 0007-0297. (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).
  2. [http://www.perseus.tufts.edu/hopper/text?doc=Perseus:text:2008.01.0252:section=13&highlight=aglaonice «Plutarch, De defectu oraculorum, section 13»] www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).
  3. 0 Apollonius (Rhodius). (). Argonautica Scholia vetera in Apollonium Rhodium. Fleischer (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).
  4. Bailey., Ogilvie, Marilyn. (1986). Women in science : antiquity through the nineteenth century : a biographical dictionary with annotated bibliography. MIT Press ISBN 026215031X. PMC 47008020..
  5. Smith, William. (2005). A Dictionary of Greek and Roman biography and mythology. By various writers. Ed. by William Smith. Illustrated by numerous engravings on wood.. (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).
  6. a b c 1944-, Howard, Sethanne,. (2008). The hidden giants : women hold up half the sky ; 4000 years of women in science and technology. (2nd ed. argitaraldia) [Lulu.com] ISBN 9781435716520. PMC 237789327..
  7. (Grezieraz) «Γοργίας (Πλάτων) - Βικιθήκη» el.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).
  8. [http://www.perseus.tufts.edu/hopper/text?doc=Perseus:text:2008.01.0181:section=48 «Plutarch, Conjugalia Praecepta, section 48»] www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).
  9. «Brooklyn Museum: Aglaonice» www.brooklynmuseum.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).