Judy Chicago

Wikipedia, Entziklopedia askea
Judy Chicago
Judy Chicago.jpg
Bizitza
JaiotzaChicago1939ko uztailaren 20a (82 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, idazlea, artista bisuala, feminista, grabatzailea eta installation artist (en) Itzuli
Lantokia(k)Fresno
Los Angeles eta Chicago
Enplegatzailea(k)California State University, Fresno (en) Itzuli
Lan nabarmenakThe Dinner Party
Jasotako sariak
KidetzaPhi Beta Kappa Elkartea
Mugimenduaarte feminista
Arte garaikidea
Genero artistikoaarte instalazioa
instalazio artea
social-artistic project (en) Itzuli
judychicago.com
IMDB: nm1388817 Edit the value on Wikidata

Judy Chicago (jaiotza izena, Judith Sylvia Cohen, 1939ko uztailaren 20a) Ameriketako Estatu Batuetako artista feminista eta idazlea da. Bere arte instalazio kolaboratibo handiengatik da ezaguna, batez ere emakumeak historian eta kulturan izan duen papera aztertzen dutenak.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadan Chicagok "arte feminista" terminoa sortu zuen, eta AEBko lehenengo arte feminista programa eratu zuen. Chicagoren lanak emakumeen gaitasun artistiko estereotipokoak hartzen ditu, adibidez brodatzea eta gizonen gaitasun estereotipoekin parekatzen ditu, hala nola piroteknia.[1]

Bere lanik ezagunena The Dinner Party da, Elizabeth A. Sackler Center for Feminist Arten erakusgai dagoena, Brooklyneko museoan. The Dinner Party obrak emakumeak historian izan dituen lorpenak ospatzen ditu, eta lehenengo artelan epiko feministatzat hartzen da. Instalazioa triangelu erako mahaia da. Bertan 39 toki daude, eta mendebaldeko zibilizazioaren eraikuntzan garrantzia izan duten 39 emakume irudikatzen dute. Mahai azpian, 999 emakume historikoen izenak ere idatzita daude.[2] Beste lan nabarmen batzuk dira International Honor Quilt, The Birth Project, Powerplay eta The Holocaust Project.[3]

"Emakumeak historiatik sistematikoki ezabatuak izan direla jabetu nintzenean, gezur horren aurrean nola ez dut ba desobedituko?" Judy Chicago [4]

Judy Chicago Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean Bilboko Azkuna Zentroan, 'Zergatik ez Judy Chicago?' ('Why not Judy Chicago?') lelopean erakusketa bat aurkeztu zen margolari, eskultore, hezitzaile eta idazle feminista honen 50 urtetik gorako ekoizpeneko lanak eta dokumentuak aukeratuz. Azkuna Zentroaren eta Bordeleko CAPC Arte Garaikideko Museoaren arteko produkzioa da, Penn State unibertsitatearen, San Frantziskoko Arte Modernoko Museoaren (SFMOMA), Albuquerque Museumaren eta ARTdivas Inc. erakundearen lankidetzare arteko ekoizpena izan zen. Xabier Arakistain komisarioak Lourdes Méndez antropologo feministarekin antolatu zuen eta bertan Judy Chicagoz gain, Amelia Jones, Andrew Perchuk, Jane Gerhard eta Edward Lucie-Smith-ek parte hartu zuten. Erakusketarekin batera, Judy Chicagori berari eskainitako "Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan" ikastaroaren IV. edizioa egin zen, bertan artista berak parte hartu zuelarik.[5] [6] [7][1][8]

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Azkuna Zentroak 'Why not Judy Chicago?' erakusketa inauguratuko du ostegunean» El Correo 2015-10-03 (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
  2. «“The Dinner Party” edo emakumeak historian azaltzearen ospakizuna -» Aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
  3. Meet the Artists | Judy Chicago | The Birth Project, 2019
  4. Zuazo, Pello A.. ««Museoetan, emakumeok sotoan jarraitzen dugu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
  5. «Azkuna Zentroa - AZKUNA ZENTROA PRESENTA '¿POR QUÉ NO JUDY CHICAGO?', UNA EXPOSICIÓN QUE RECORRE LA EXTENSA CARRERA DE LA LEGENDARIA ARTISTA FEMINISTA ESTADOUNIDENSE» www.azkunazentroa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
  6. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2015-10-07). «Bilbo acoge una muestra completa de la artista feminista Judy Chicago» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
  7. (Gaztelaniaz) «Bilbao acoge una completa muestra de la artista feminista Judy Chicago» ELMUNDO 2015-10-07 (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
  8. (Gaztelaniaz) Telebista, Euskal Irrati. «Judy Chicago, medio siglo de arte feminista» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]