Agnes Torres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agnes Torres

Bizitza
JaiotzaTehuacán (en) Itzuli1983ko martxoaren 23a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaPuebla2012ko martxoaren 9a (28 urte)
Heriotza moduaFeminizidioa
Hezkuntza
HeziketaUniversidad Veracruzana (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, ikertzailea eta giza eskubideen aldeko ekintzailea

Agnes Torres Hernández (Tehuacán, 1983ko martxoaren 23a - Atlixco, 2012ko martxoaren 9a), Agnes Torres Sulca izenez ere ezaguna, mexikar psikologoa, ikerlaria, hizlaria eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzailea izan zen.

Agnesek Mexikok pertsona transgeneroen genero-nortasuna legez aitor zezan etenik gabe egin zuen borroka. 2012ko martxoan Atlixcon erail zuten, 28 urte zituela.[1] Bere erailketak Pueblako Kongresuak Gizarte Defentsarako Kodean «gorroto krimen» terminoa sartzea ekarri zuen, hau genero edo sexu-joeragatiko erailketa batean larrigarritzat hartzeko.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983ko martxoaren 23an sortu zen Tehuacánen. Abraham Torres Hernández jaiotza-izenez, jaiotzean bere genero nortasunarekin bat ez zetorren gizonezko sexua esleitu zioten.

Veracruzko Unibertsitatean psikologia ikasi zuen, 2001ean ohoreekin graduatuz. Hala ere, Agnesek ez zuen inoiz bere unibertsitate-titulua hartu. Honek titulua ez hartzea erabaki zuen unibertsitateak bere izena Agnes agertzen zen titulurik eman ez, eta horren ordez bere jaiotza-izena agertzen zen titulua eskaintzen ziolako.[2]

2012ko martxoan Atlixcon erail zuten, 28 urte zituela.

2014ko maiatzean Veracruzko Unibertsitateak hilondoko esker ona eman zion bere ibilbide akademikoa eta gizarte aktibismoa goraipatuz.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Asesinan a Agnes Torres, activista transgénero» Proceso 2012ko martxoaren 12 (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 10).
  2. (Gaztelaniaz) «Piden a la UV otorgue el título a Agnes Torres» Lado B 2012ko martxoaren 12 (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 10).
  3. (Gaztelaniaz) Veracruzko Unibertsitatea. (2014ko maiatzaren 22). UV reconoció trayectoria académica y de lucha social de Agnes Torres. (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 10).