Agustin Leitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agustin Leitza
Agustin Leitza (94-384).jpg
Bizitza
Jaiotza Andoain, 1694
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntza gaztelania
Heriotza San Salvador de Jujuy, 1756 (61/62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak ofizierra
Gradua Kapitain nagusi
San Martin eliza.

Agustin Leitza eta Latixera (gaztelaniaz: Agustín de Leyza y Latijera) (Andoain, 1694 - San Salvador de Jujuy, 1756) Peruko Erregeorderriko Kapitain Jeneralak, bere testamentuan Andoain herriari diru asko utzi zion.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agustin Leiza Andoainen jaio zen 1694. urtean eta oso gazte zelarik Ameriketara joan zen. Potosí eta aldirietan lanean jardun zuen. Negozioetara dedikatu zuen bizitza, batez ere ohial, larru eta ganadu importazio eta esportaziora. Ondasun ugarien jabe egin eta San Salvador de Jujuy-n (Argentinan) bizi zen, eta bere elizaren hainbat obra egin zituen, baina Andoaingo herriarentzat bidali zuen dirutza gaur Goikoplazan dagoen San Martin Tourskoaren eliza-parrokia eraikitzeko. Juyuin bertan hil zen 1756ean.[1]

Gaur egun Andoainen bi kale eta enparantza txiki batek bere izena daramate eta badira ere bere izena daramaten elkarte desberdinak.

San Martin Tourskoaren eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agustin Lei­tza, Peruko Erregeorderriko Kapitain Jeneralak, 1756an jada agindu zuen eta 1763ko abuztuaren 19an hil baino pixka bat lehenago bere testamentuan baieztatu, halaber, bere ondasunetako zati handi bat bere jaioterriaren al­deko beste eskain­tzen artean, hiribil­duko herri plaza era­tzen zihoan lekuan aurrez aurre al­txa behar zen parrokia berri baten eraikun­tzarako erabilia izan zedila. Behar haina lur erosi zen eta Manuel Larramendi euskaralari sonatuaren kon­tseiluz, egitasmoaren diseinua eta obra, urte horietan Loiolako Santutegiaren lanen bukaera bere gain zuen Frantzisko Ibero maisuari eskatu zi­tzaion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]