Agustin Leitza
Agustin Leitza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Andoain, 1694 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | San Salvador de Jujuy, 1756 (61/62 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra |
Gradua | Kapitain nagusi |
Agustin Leitza eta Latixera (gaztelaniaz: Agustín de Leyza y Latijera) (Andoain, 1694 – San Salvador de Jujuy, 1756) Peruko Erregeorderriko Kapitain Jeneralak, bere testamentuan Andoain herriari diru asko utzi zion.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agustin Leiza Andoainen jaio zen 1694. urtean eta oso gazte zelarik Ameriketara joan zen. Potosí eta aldirietan lanean jardun zuen. Negozioetara dedikatu zuen bizitza, batez ere oihal, larru eta ganadu inportazio eta esportaziora. Ondasun ugarien jabe egin eta San Salvador de Jujuy-n (Argentinan) bizi zen, eta bere elizaren hainbat obra egin zituen, baina Andoaingo herriarentzat bidali zuen dirutza gaur Goikoplazan dagoen San Martin Tourskoaren eliza-parrokia eraikitzeko. Juyuin bertan hil zen 1756ean.[1]
Gaur egun Andoainen bi kale eta enparantza txiki batek bere izena daramate eta badira ere bere izena daramaten elkarte desberdinak.
Agustin Leitza, Peruko Erregeorderriko Kapitain Jeneralak, 1756an jada agindu zuen eta 1763ko abuztuaren 19an hil baino pixka bat lehenago bere testamentuan baieztatu, halaber, bere ondasunetako zati handi bat bere jaioterriaren aldeko beste eskaintzen artean, hiribilduko herri plaza eratzen zihoan lekuan aurrez aurre altxa behar zen parrokia berri baten eraikuntzarako erabilia izan zedila. Behar adina lur erosi zen eta Manuel Larramendi euskaralari sonatuaren kontseiluz, egitasmoaren diseinua eta obra, urte horietan Loiolako Santutegiaren lanen bukaera bere gain zuen Frantzisko Ibero maisuari eskatu zitzaion.