Agustina Lizarazu Larburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agustina Lizarazu Larburu

Bizitza
JaiotzaLezo1873ko otsailaren 22a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaLezo, 1965 (91/92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta euskara

Agustina Lizarazu Larburu (Auxtiña, lezoarrontzat) (Lezo 1873ko otsailaren 22a - ib. 1965) euskaldunen eskolatzeaz arduratu zen emakume lezoarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martin Jose eta Juana Josefaren alaba eta 1901eko maiatzaren 8an Manuel Intxaurrandieta Isasarekin esposatu ondoren zazpi seme-alaba izan zituzten (Emilio, Mª Rosario, Martin Jose, Anastasio, Gabriel, Fernando eta Manuel Mª).

Seme-alabez gainera, beste herritarren heziketaz ere arduratuta, Kale Nagusiko 10 zenbakiko Maixu Kristobal-enearen etxabean jarri zuen eskola izango zen egoitza, herriko haurren zaintzaz batera eliz-otoitzak, Jaunartzearen tenorerako “dotrina” irakatsiz eta horiez gain, oinarrizko eragiketak, irakurketa eta idazketa ere irakasten omen zituen, denak lurrean eserita, modu alaian jolastuz eta kantatuz, irakasten zuen emakumea izan zen.[1]

Agustinaren ikasleak

Eskolaurreko haurren irakaskuntzara mugatu bazen ere, bistan da oso garrantzitsua izan zela eskola hau herritar euskaldunontzat alde batetik, Lezoko irakaskuntzak euskararekiko zuen gabezia eta kezka adierazten zuelako nolabait, eta bestalde, herritarrek konfiantza osoz herriko emakume ezagunaren esku uzten zituztelako euren haurrak, euskarazko haurtzaindegiaren funtzioa beteaz. Jakina da oso arrakastatsua suertatu zela XX mende hasierako eskola hau, herriko neska-mutiko gehienak irakaskuntzaren hastapeneko nozioak bertan ikasten zituztelako.[2]

Eskola ordu horiek erreal batzuen truk izaten ziren, nahiz eta askok ordaindu ez, bizi zuten egoera ekonomiko eskasa zela medio. Baina hori ez omen zen oztopo izaten eskolatzeko tenorean denak berdin berdin artatzen zituelako, lekukotzen arabera.[3]

Herritar helduek euren lekukotzetan beti emakume honekiko miresmena aipatu izan dutenez, Auxtiñaren lana errekonozitzeko eta eskertzeko modua herriko kale bati Agustina Lizarazu izena ezartzea izan zen Rafael Izulain alkatearen agintepean, hots, hirurogeiko hamarkadaren bukaera aldera, eta geroztik horrela ezagutzen da.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. lehenetsia, Gune. (2021-04-09). «Euskaldunen eskolatzeaz arduratu zen emakumea» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  2. (Ingelesez) «Lezoko herri mugimendua XX. mendean. Lezoko historia urratsez urrats 4 by lezoko udala kultura - Issuu» issuu.com 2014-02-24 (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).
  3. «Agustina Lizarazuri buruzko oroitzapen onak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  4. «agustina lizarazu Aloak» Oarsoaldeko Hitza 2021-04-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]