Aidez l'Espagne
Aidez l'Espagne | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Joan Miró |
Sorrera-urtea | 1937 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | paperra |
Dimentsioak | 56 (![]() |
Inbentarioa | 242665 |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Barruti | Avallon barrutia |
Kantonamendu | canton of Vézelay |
Frantziako udalerri | Vézelay |
Aidez l'Espagne (Lagundu Espainiari) Joan Miró 1937an pochoir edo txantiloiz pintatuko lana da. Christian Zervosek egindako eskaera bat izan zen. Posta-zigilu gisa argitara zitekeen lan bat egiteko eskatu zion, dirua biltzeko helburuarekin, horrela Espainiako errepublikako gobernua finantzatzeko.[1] 1937ko Parisko nazioarteko erakusketaren testuinguruan prestatu zen. Erakusketa horretan Mirok El segador murala aurkeztu zuen baita ere. Sofia Erregina Museoan ikus daiteke.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]29,3 x 21 zm. ditu. Pochoirraren protagonista payes edo nekazari katalan bat da, barretina bat jantzita eta eskuineko ukabila altxatuta duela.[2] Goiburua osatzen duten bi hitzak Frantziako herritarrei Espainiako errepublikako gobernuari babesa ematera egiten zaien eskaera dira, Gerra Zibilean bete-betean murgildurik baitzegoen.
Protagonista nekazari baten ordezkari izatea intelektual baten ordezkari izatea baino hobea zela uste zuen. Nekazaria egiazkoagoa zen ikusleen aurrean.[3]
Lana kolore bizikoa da. Errepublikaren bandera espainiarraren koloreak dira.
Pochoir horretatik inpresioen tirada mugatu bat egin zen, franko kostatzen zirenak, salmentaren etekinak Espainiako gobernu errepublikarra finantzatzeko erabiltzeko. Gainera, tamaina handiko kartel serigrafiatuen tirada mugatu bat ere egin zen, eta Miroren frantsesezko aipamen bat gehitu zitzaien, honako hau zioena: «Gaur egungo borrokan indar zaharkituak alde faxistan ikusten ditut; bestean, berriz, herria dago, eta bere baliabide sortzaile itzelek mundua harrituko duen bultzada emango diote Espainiari».[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Permanyer, Lluís (1984ko otsaila). «Antología de Joan Miró». Jano, 602 (3-9): 105-118.
- ↑ https://www.museoreinasofia.es/coleccion/obra/aidez-lespagne-ayudad-espana
- ↑ Permanyer, Lluís (1978ko apirilaren 23a). «Revelaciones de Joan Miró». Gaceta Ilustrada (1124).
- ↑ https://www.tallerdelprado.com/obra-de-arte/aidez-lespagne-ayudad-a-espana-copia/?v=04c19fa1e772